GILTZA BAT, ATE ASKO

90eko hamarkadatik aurrera munduaren egoera kontabilizatzeko irizpideek aldaketa fina eta aldi berean hauskorra esperimentatu zuten. Garapenaren terminoa disoziatu eta fusionatu egin da aldi berean. Disoziatu, Barne Produktu Gordinaren (BPG) indizeetan kateatua eramateaz gain; gosearen, hezkuntza faltaren eta bizitza duin bat ez izatearen kateak apurtzearen erantzule gailendu delako. Fusionatu, ekonomia eta giza izatearen arteko konbinaziotik berpiztu delako.

Garapenaren izate edo ez izate neoliberalarekin hautsi eta Keynesek proposatutako Ongizate Estatuaren oinarriekin bat egin duten mugimendu alternatiboek hartu dute bidea. Mugimendu alternatibo ezberdin asko daude, baina, funtsean, denek eraiki dituzte beraien baloreak oinarri beraren gainean. Aurkeztu duten garapenaren zentzu gaurkotua: giza garapena. Nazio Batuen Garapenerako Programak (PNUD) ondoko definizioa proposatzen du giza garapenaren inguruan: giza garapena pertsonetan eta horien bizi baldintzak hobetzeko alternatibak zabaltzean oinarritua dago […] Horretarako, lehen mailako giza gaitasunak garatu behar dira, hau da, bizitza luze eta osasuntsua, hezkuntza jasotzea, bizitza maila duin bat lortzeko baliabide nahikoen eskuragarritasuna, eta osatzen duen komunitatean aktiboki parte hartzeko aukera.

Horrekin batera, kontzeptu berri bat sortu zen baldintza horietara ailegatzen ez diren herriei erreferentzia egiteko, “herrialde azpigaratuak”.  Badirudi herrialde horietan bizi direnak gutxiengo bat direla, baina munduan bizi diren 7.000 milioi pertsonetatik, 5.300 milioi herrialde azpigaratuetan bizi dira. Eta horietako askoren bizi baldintzak benetan eskasak dira. Horren erakusle da “Así funciona el mundo” dokumentala.

Mugimendu alternatibo horiek auzi guztiak elkartu nahi dituzte benetako irtenbide osatu bat emateko: faktore ekonomikoak (ordena internazionaleko garapena), ekologikoak (ekogarapena), etnikoak (etnogarapena), autodeterminazioa (autonomoa), duintasuna (garapen multidimentsionala) eta berdintasuna uztartuz.

UNICEFen esanetan, gaur egun, 2.100 milioi ume daude munduan. Lau umetik bat muturreko pobrezian bizi da, egunean dolar bat baino gutxiagorekin bizirauten duen familia batean. 100 umetik 40k ez dute inoiz nazionalitate ofizialik izango, beraz, ez dira ofizialki existituko.

Elikadura eta saneamenduari dagokionez, 30ek desnutrizioa pairatuko dute, 19k ez dute ur edangarria eskuratzeko aukerarik izango eta 40 baldintza higieniko txarretan haziko dira.

Hezkuntza eta lanari dagokionez, 17k ez dute lehen mailako heziketa jasoko. Lehen Hezkuntza hasten dutenetatik laurden batek ez du bukatuko. Gainera, bosten bat 14 urteak bete baino lehen hasiko da lanean, gehienetan lanaldi osoan.

Datu horiek ez dira hedabideetan horrela islatzen baharbada, baina gaur egungo egoeraren argazki objektiboa dira.

Arazo horiei aurre egiteko proposatu diren irtenbideak anitzak dira. Gehienetan ideologien arabera sailka daitezke.

Sozialdemokraziatik begira dauden erakundeek, Ongizate Estatuaren oinordeko direnek, eta mugimendu alternatibo horiek bultzatzen dituztenek garapen sostengarri eta justu bat lortzeko giltza bezala hezkuntza aurkezten dute. Giza Eskubideetan aldarrikatua dauden puntu garrantzitsuenetarikoak dira: gizabanakoa parte den komunitatean parte hartzeko eskubidea, bizi-maila duina izateko  eta hezkuntza jasotzeko eskubidea.

McMahon ekonomia irakaslearen aburuz, hezkuntzak eragin zuzena du egonkortze politikoan, egonkortze ekonomikoan eta
BPGaren hazkunde per capitan. Aldagai horiek hezkuntzaren hazkundean eta kalitatean eragin zuzena dute, aldi berean.

Herrialde azpigaratuetan egin diren zenbait ikerketek erakusten dute hezkuntzan inbertitzeak hobekuntza handiak ekartzen dituela. Afrikako zenbait herrialdetan frogatu da hezkuntzaren kalitateak zuzenean eragiten duela lan-postuak lortzeko orduan. Anne Case eta Motohiro Yogo ikerlari eta irakasleek egindako ikerketek baieztatu dute hezkuntzaren bultzada hori eraginkorragoa dela, gainera, emakumeetan. Emakumeen hezkuntzak bi alderditatik dakartza onurak; alde batetik, familiaren bizi itxaropena luzatzea, eta, beste alde batetik, egoera ekonomikoaren hazkunde azpimarragarria.

Helburuak lortzeko erronka nagusia gizarteari hezkuntzan inbertitzearen zentzua ulertaraztea da. Herrialde azpigaratuetan lehentasun irizpideen aldaketa kontzientziatu behar da, hezkuntzak beste aldagai guztiak berekin ekarriko dituelako, nahiz eta, horretarako trantsizio prozesu gogorrago bat igaro behar izan. Familiek ez dute emaitza zuzenik ikusiko beraien seme-alaben hezkuntza ereduari bultzada ematen dietenean, ziurtatu egin behar zaie familiei egiten ari diren esfortzuaren emaitza erreala dela, nahiz eta, mementoan ezin jaso.

Horri guztiari, beste inflexio puntu bat gehitu behar zaio. Hezkuntzak arreta berezia eskaini behar dio ugalkortasunari. Hezkuntza sexualak ugalkortasun tasaren jaistea dakar, eta hori ezinbestekoa da helburuak lortzeko.

Giza garapenak soilik ziurta dezake hazkunde ekonomiko bidezko eta orekatua, eta hazkunde ekonomiko horrek soilik ziurta dezake ume eta gazteek hezkuntzarako sarbidea eta etorkizunerako trebakuntza izatea.

Giltza hori hartuta ateak irekitzen dabiltzan hainbat erakundeen jarraipenak erakuts diezaguke teoria nola eraman praktikara, nahiz eta hedabideetan ez duten oihartzunik.

Zenbait adituk hezkuntza emozionalaren eta hezkuntza akademikoaren bereizketa terminologikoa egiten dute. Bereizketa horri jarraituta bi adibide aurki ditzakegu horien erakusle: Aldea Yanapay Perun, eta The Anidaso Nsae Foundation Ghanan.

Aldea Yanapay

XANAPAYH

Hezkuntza emozionala nabarmentzen dute Aldea Yanapayn. Kuzko hiriko umeak biltzen dituzte egunez, bereziki, beraien eguneroko roletatik ihes egin dezaten, baina baita nerabe eta helduak ere. Maitasunean eta harmonian oinarritutako filosofia darabilte umeak hezteko. Perun %3,7 haur ez daude eskolaratuak lehen hezkuntzan. Bigarren hezkuntzan eskolaratu gabeko haurren portzentaiak %6ra egiten du gora.

lohperuanoh

Helburu nagusia ume horiei biolentziarako joera, edo biolentzia naturaltasunez ikusteko joera ezabatzea da. Horretarako, beste muturrera egiten dute jausi Aldea Yanapayn. Yuri Yanapay, erakundearen sortzaileak, herrixkako atmosfera amultsu utopikoa arrazoi sendoekin argudiatzen du. Kuzkoko herritarrek bizi duten indarkeriazko egoerari aurka egiteko, eta umeek oreka lor dezaten, beste muturra eman behar zaie.

The Anidaso Nsae Foundation

Hezkuntza akademikoari begira, The Anidaso Nsae Foundationek Matematikako, Ingeleseko, Gizarte Zientzietako eta Informazioaren Teknologiako eskolak ematen dizkie Ghanako umeei.

iapa“We believe strongly that education is the key to opening many doors for the children of Ghana. Not just inside the classroom but in their day to day lives.”

1etik 10erako eskala batean, 10a herrialde guztiz garatu bezala kontsideratzen badugu, Laud Kwaku Akuffo, erakundearen sortzaileak, 2ko nota jartzen dio Ghanari. Herrialde horretan Lehen Hezkuntzako haurren ez eskolaratze tasa %16,1ekoa da. Bigarren Hezkuntzan jaitsi egiten da portzentaia %7,2ra.

Proiektua sortu zutenenik belaunaldietan aldaketak nabaritu dituztela jakinarazi du Kwakuk. Ghanako umeen gabezi handiena bezala pazientzia identifikatzen du. Edozein motatako gatazken aurrean oihuka eta borrokan hasten direla salatzen du.

bi

Pazientzia eta maitasuna eskuratzea da beraien helburu nagusia. Horretarako hezkuntza akademikoa zein emozionala eskaintzen dutela adierazten du, ez baitute bereizketarik egiten bi hezkuntza moten inguruan, existitzen ez dela argudiatuta. Proiektuak hezkuntza sistemaz gain, beste ekarpen batzuk egiten ditu: osasun publikoaren inguruko hitzaldiak antolatu Malaria, HIESA, Kolera eta Ebola bezalako gaixotasunen aurrean babesa emateko, esaterako.

Emakumeen hezkuntzak aldaketa nabariak ekarri dizkietela baieztatzen dute proiektuko kideek. Herritarrek gogotsu hartu dute proiektua eta esker onez.

“Whenever we see more developed countries in the news, it really remind us about how we have delayed and how we have left behind, we feel very bad deeply inside us.”

The Anidaso Nsae Foundationek ez du inongo instituzioen diru laguntzarik jasotzen. Lanean jarraitzeko asmoa dute, nahiz eta ezin dituzten helburu guztiak lortu baliabide faltagatik. Beste zenbait proiektu ere garatzeko asmoa dute.

“What we are about to start is the major factors to end underdevelopment in Ghana.”

Bi erakundeek bat egiten laguntza eskatzean. Deialdia egiten dute mundu mailako gatazkak mundu mailako laguntzarekin konpontzeko.

Mugimendu horiek guztiak alternatibo deituak dira, baina ez dago argi alternatibak diren edo bide bakarra. Ate bakarra zabaltzeko giltza asko dauden, edo giltza bakarra dagoen ate guztiak zabaltzeko. Badirudi hezkuntza dela maisu giltza.

AMETSEN ATEAK

J. Arenas | Azkoitia

Hezkuntza. Hain ezaguna dugun kontzeptua eta txikitatik dastatu izan duguna bestelako balio berezirik eman gabe, betidanik izan dugun gozokia balitz bezala.

Hezkuntza eskura daukagun beste edozer gauzaren moduan hartzen dugun bitartean, esfortzu handiegirik egin gabe; Hirugarren Munduan, kasu askotan, bizitza arriskuan jarri behar izaten dute. Kilometroak eta kilometroak egin behar izaten dituzte eskola-egun bat izateko, beren errealitate gordinetik ateratzeko ordu gutxi batzuetarako bada ere. Hori heziketa jasotzeko aukera dutenek, beste askok eta askok ez baitute horretarako aukerarik.

Garbi dago hezkuntza nahitaezko eskubidea izan beharko litzatekeela, nire sinestean guztiok modu natural batean jaso beharko genukeen zerbait da. Indibiduo guztiek izan beharko genuke garapen pertsonala izateko eskubidea. Eta garapen kontzeptua esku artean daukagunean, berehala etortzen zaigu “garapen ekonomikoaren” ideia, baina garbi izan behar dugu garapen-mota guztien sustraia hezkuntza dela. Hezkuntza da garapenaren oinarria, oinarrizko jakintzarik edo ezagutzarik barneratu ez duen pertsona bat zertan gara daiteke bestela?

Munduko txoko guztietan hezkuntza ezartzeak garapen iraunkor baterako bidea irekiko lioke gizadiari. Hezkuntza pobreziaren eta gaixotasunen errotik ateratzen lagunduko lukeen tresna magikoa da, guztion bizitza hobetzeko gakoa.

Kalitatezko hezkuntza baten bitartez, umeek bizitza osasuntsu bat izateko jakintzak barneratuko lituzkete: HIESA edo transmisio sexualaren bitartez transmititzen diren gaixotasunak saihesteko oinarriak, adibidez. Modu horretan, milaka heriotza saihesteko pausu garrantzitsua emango litzateke. Horrez gain, hezkuntzari esker, pertsona orori  arlo sozialean, ekonomikoan edo politikoan bere gain paper aktiboa hartzeko aukera edo gaitasuna emango litzaioke. Guretzat hain sinpleak eta oinarrizkoak diren xehetasun horiek ezinbestekoak dira munduko beste leku askotan, salbamendu-txalupak.

Gaur egun, zoritxarrez, lehenengo pertsonan bizi behar izaten dugu dolumina aldaketak bultzatzeko edo egoeraren aldaketarako pizgarria sortzeko. Mina gugana iritsi arte, ordea, begiak itxita izaten ditugu. Nahiz eta gure mundu berdineko pertsona askok bizi duten egoeraren berri izan, arazoa gurekin bat ez datorrela sinestarazten diogu geure buruari; Hirugarren Mundua beste errealitate bat balitz bezala hartzen dugu. Besteen lekuan jartzen ikasi behar dugu, enpatia pixka bat izatea ez litzaiguke gaizki etorriko.

Guztiok nahi eta merezi dugu geure burua duintasunez hartzea, gure helburuengatik borrokatzeko ahalmena izatea eta gizarteko kide baloratu bihurtzea. Hezkuntza da amets horren atea ireki dezakeen giltza. Ireki dezagun bada atea, giltza badaukagu eta.

Erreportajea osorik kontsultatzeko: https://www.dropbox.com/s/t2935xnwzkd24ri/ERREPORTAIA2.pdf?dl=0

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *