Archivo de la categoría: Erreportajeak

Bakea ez da inoiz helduko, bakea joatea da

“Eta goazen bada bakerantz ortzimuga den hartara, bakea ez da inoiz helduko bakea joatea da” kantatuaz eman zion amaiera Maialen Lujanbio txapeldunak Aitor Mendiluzerekin buruz burukoan eginiko aurreneko lanari. BEC-eko ikuskizuna ez delako Euskal Herriko Bertsolari finala soilik; euskal kulturaren nahiz gizartearen lau urtez behingo festa baizik. Barakaldon bildutako 14.000 ikusle/entzuleei batu telebista nahiz irrati edo sare sozialen atzean daudenak; Euskal Herrian ez da bertsoa heldu ez den txokorik. Ez dago sobera, beraz, finalean jorratuko diren gaiek egunerokotasuna izatea eta Euskal Herrian bizi den egoeraren inguruan bertsolariak hausnarketan jartzea. Batzuentzat bertsokera serioegia akaso, besteentzat errepikakorra, baina bakea lortu ez den eta lortu nahi den herri batean helburua bete nahi bada, ezinbestean jarri behar da gaia.

Oraindik zauria erabat itxi ez delako. Bukatu dira tiro hotsak, bonba leherketak, odol isurketak, baina zauri orbainak zabalik jarraitzen du. Jostorratza eta haria esku artean izanda ere ixtea lortzen ez den ebakia. Oraingoz, ordea, jostorratza kamutsa da eta haria korapilaturik dago. Erremintak behar bezala, lanerako prest, jartzearen ardura nirea, zurea, gurea eta haiena da. Prozesutik at gelditzen den gizarte sektorerik ez dago. Azken erabakiak ohi bezala politikariek hartuko badituzte ere, mugimendua herritik hastea hobe. “Ezinezko ta saltzen digute guk ezer ez ukitzeko, laborariak gai izan gara bi gobernu mugitzeko” bota zuen Lujanbiok gobernuen ardura eza salatzeko, eta gizarte zibilaren lana txalotzeko. Kritika hori alboan utzita, bi gobernuek pausuak emateko saiakerak egin dituztela ezin da ukatu.

Besarkada

“Bakea baita helburu eta ahalegina arau”

Baina, nola heldu gara egungo egoerara? Bidea luzea eta gogorra izan da inplikatu guztientzat eta bide hori errepasatuko dugu jarraian- Bakea lortzeko lehenengo saiakera garrantzitsua, Miguel Ángel Blanco Alderdi Popularreko zinegotziaren hilketaren ondorioz egin zen 1997an. Ekintza honek euskal gizartearen zati baten gaitzespena eragin zuen ETAren estrategiarekiko eta, askoren kasuan, baita Ezker Abertzalearekiko ere. Lehen aldiz manifestaldi masiboak egin ziren borroka armatuaren aurka. Hori horrela izanik, 1998. urtean Ardanza lehendakariaren eskutik Bake Prozesua proposatu zen, Irlandako Ostiral Santuko akordioa izeneko negoziazio prozesua euskal nazionalismoaren erreferentziatzat hartuz. Irailean hasi zen ETAren su-etena.

Su eten honek 14 hilabete iraun zituen eta bertako egoeran hobekuntza hain handia izan zen, non euskal hauteskunde autonomikoetan, Ezker Abertzaleren ordezkari zen Herri Batasunak botoen hazkunde nabarmena lortu zuen. Urte bukaeran, Alderdi Popularraren Gobernuak, ETArekin negoziaketa prozesu bat ireki zuen Zurichen, Suizan, bi hauen artean bilera bat antolatuz. Bertara Juan Uriarte apezpikua bitartekotzat hartuta, Ricardo Martí Fluxá, Francisco Javier Zarzalejos eta Pedro Arriola joan ziren Gobernuaren aldetik eta euskal erakunde armatuaren ordezkari bezala, Mikel Albizu “Antza”, Vicente Goikoetxea eta Belén González “Carmen”. Bilera honetan ez ziren akordio batera iritsi, eta su etenaren amaierak, ETA berriz eraso armatuak egiten hastea eragin zuen.

Bestalde, Nueva Yorken 2001ko irailak 11ean gertaturiko atentatuak internazionalki edozein talde terroristen aurkako borroka sendotzearen aldeko jarrera sustatu zuen, ETAri negatiboki eraginez. Urte hartan, Arnaldo Otegi, Batasunako liderrak, José María Aznarri eskutitz publiko bat idatzi zion akordio batera iris zedin. Ondorioz, PSOEko Jesus Eguiguren eta Batasunako Arnaldo Otegi buruzagien artean lehen bilera sekretuak egin ziren Elgoibarko Txillarre baserrian.

Hurrengo urtean, Batasunak Un escenario de paz dokumentua argitaratu zuen non nazionalismoarekiko existitzen ziren sentimendu ezberdinak azaltzen zituen, besteak-beste. Hau honela izanik, Gemma Zabaleta buruzagi sozialistak, Denis Itxasoren laguntzaz Con mano izquierda liburua idatzi zuen, Batasunarekin hizketa bat egitea goraipatuz. 2003ko apirilean, Ezker abertzaleak, dokumentu bat argitaratu zuen 10 puntos para la reflexión izenekoa. Beraz, ikus daiteke 2002 eta 2003. urteak, funtsezkoak izan zirela bilera eta proposamenak egiterako garaian.

Urte bat beranduago, Batasunako kideek Hegoafrikara bidaia bat antolatu zuten, bake prozesuari buruzko egoitza espezializatu batekin elkartu eta nola negoziatu zezaketen ikusteko. J.L. Rodríguez Zapateroren PSOE gobernura iritsi berria zen eta al-Qaedak Madrilen 2004ean eginiko atentatua medio, Espainiako gobernuburuak euskal gatazkari konponbidea aurkitzeko konpromezua hartu zuen.

  1. urte bukaeran, PSOE eta Batasunaren arteko hurbiltze prozesuarekin bat, Anoetako belodromoan eginiko ekitaldi bat ospatu zen “Orain herria, orain bakea” lelopean, non Arnaldo Otegik publikoki proposamen bat egin zuen: Ezker Abertzalea, une hartan Batasuna, bake prozesuan parte hartzeko prest zegoela azaldu zuen, bi aldeek kontzesio gogorrak egin beharko zituztela jakinik. Beraz, une honetatik aurrera, Ezker Abertzaleak negoziaketa prozesuarekin zuen konpromisoa ezin zen zalantzan jarri. Mitin honen ostean, Otegi epaitua eta kartzelaratua izan zen terrorismoa goratzea egotzita, 2016. urtean askatu zuten arte.

Beranduago, Espainiar Gobernuaren ordezkariak, ETAko buruzagi ohiarekin, Josu Urrutikoetxea “Ternera”-rekin elkartu ziren Oslon eta Suizan, eta euskal erakunde armatuak 2006ko martxoaren 24ean su etena adierazi zuen. Aldiz, hau esan eta konprobatu zen ETAk arma eta lehergailuak egiteko material asko lortu zuela, atentatu bat egiteko kondizio logistiko asko zituelarik.

Esanguratsua izan zen 2005eko uztailean, Irlandako IRAk borroka armatua alde batera uztea. Ondorioz, desarmatzearen ondoren, Tony Blairrek Zapaterorekin hitz egin zuen elkartasun-adierazpenak emanez, eta gomendio gisa ETArekin komunikazio bide berri bat ireki behar zuela adierazi zion. Hori horrela izanik, urtebete beranduago, Espainiako gobernuburua zenak ETArekin bilerak egingo zituela adierazi zuen, biolentziaz jositako garai hauei amaiera emateko.

2006an, ETAk berriz ere beste su eten bat iragarri zuen, baina pare bat hilabete geroago Madrileko aireportuan lehergailu bat jarri eta bi pertsona hil zituen. Ez zen su eten iraunkor bat izan, euskal erakunde armatuak “en la medida en que persista la situación de agresión contra Euskal Herria, ETA tiene también la firme determinación de responder” baitzioen. Arnaldo Otegik ETAri eskaera bat egin zion, martxoaren 22an su etenari buruz eginiko adierazpena aurrera eraman zezan. Hau izan zen Ezker Abertzaleak ETAri mota honetako eskaera bat egin zion lehenengo aldia.

2007ko otsailean, ETAk Zapaterori gutun bat idatzi zion, bilera bat nahi zutela esanez. Hori horrela izanik, Gobernuak negoziatzaile bat bidali zuen talde armatuarekin hiru aldiz tratuan ibiliaz. Hilabete beranduago, Bruselako adierazpena publikatu zen, Nelson Mandela fundazioa, Desmond Tutu, Frederick W. De Klerk, Mary Robinson, John Hume, Albert Reynolds, Jonathan Powell eta Betty Williamsek sinatua, non ETAri biolentzia alde batera uzteko eskatu zioten, helburu politikoak bide politikotik lortzeko.

Hau guztia ikusirik, ETAk komunikatu berri bat bidali zuen internazionalki eta batez ere Bruselako adierazpena sinatu zutenei. Bertan ETAren aldetik soluzio demokratiko baten proposamena eskatu zuen gatazka armatuari amaiera emateko.

Azkenik, ETAk 2011ko urriak 20an su eten iraunkorra adierazi zuen, Espainiako Gobernuari negoziaketa prozesuak aurrera eramateko eskatuz. Trukean, lehenik euskal presoen eta iheslarien egoera hobetzeko eskatzen zuen ETAk.

“Bidea horrek izan behar du gure aldetik argi da, beste aldearen joera berriz atera arren argira”

Bakearen bidean alde batek eskatu eta besteak eman egin behar du ezinbestean. Elkar-truke bat bailitzan, puntu komun batera iristeko: bakera. Ezker abertzaleak behin eta berriz eskatzen duen pausua, ordea, ez du ematen Espainiako Gobernuak. Presoen eskubideen inguruko iskanbila pil-pilean den honetan, gainontzeko borroka dialektikoetan gertatzen den antzera, alde batak zein besteak kontrakoari egozten diote errua; hauxe baita errazena. Baina errazena ez da zuzenena izaten sarri.

Presoen kasu honek, giza-talde bat baino gehiagoren egoera baldintzatzen du. Espainiar Gobernuak, baldintza hori oso kontuan izanik, preso politiko horiei itxura batean “mendeku” egiteko asmoz edo, egoera hau muturreraino eramaten du; hau da, presoak ahalik eta gehien urruntzen ditu euren eta familien “ekosistematik”. Horrela, euren familiak behartzen dituzte hainbat eta hainbat orduz espainiar errepideetatik bidaiatzera, gero euren familiarekin ordu/minutu gutxiz egon ahal izateko. Egoera gogorra benetan bai preso eta bai familientzat.

Dispertsioaren mapa

DISPERTSIOAREN MAPA

Euskaldunen eta presoen familiaren tokian jarriz, hauek eskubideen urraketa bat burutzen ari direla salatu ohi dute, preso hauei “salbuespeneko kartzela zigorra” ezarri baitiete. Espainiarrek, aldiz, legeak betetzen dituztela diote. Hainbat urtez dirau tira-birak bi aldeen artean.

Baina arazoa ez da hor bukatzen. Euskal Herritik hainbat saiakera egin dira presoak gerturatzeko, edo gutxienez hauen eskubideak hobetzeko. Baina Espainiatik ez da erantzun baikorrik jasotzen, publikoan behinik behin, gai honen inguruan. Presoen aldekoek manifestazioak, bilkurak eta antzeko ekintzak antolatzen dituzte. Hau izan daiteke gobernu espainiarrak hurrengo urratsa ematera bultzatzeko bidea; edo oraingoz behintzat ala dirudi, borrokan jarraitzea bakarrik geratzen dela. Gai honen inguruan, Aitor Mendiluzek Lujanbiori ala erantzuten dio behintzat: “Bidea horrek izan behar du gure aldetik argi da, Beste aldearen joera berriz atera arren argira”. Beraz, Mendiluzek aipatzen duen moduan, honek izan behar du bidea.

Bidea egiteko ez dira nahikoa, ordea, banakoen hitz, bertso eta aldarriak. Kolektiboaren, batasunaren beharra nahitaezkoa izan da, da eta izango da.

“Laborariak gai izan gara bi gobernu mugitzeko”

Euskal bake prozesuak egun maila politiko-instituzional batera iristea lortu duela esan daiteke, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza saileko idazkaritza batek gai hau esplizituki jorratzen baitu. Sail hau Bakea eta Elkarbizitza izenarekin sortu bazen ere, gaur egun Giza eskubide, bizikidetza eta lankidetza izenaz ezagutzen da. Bakegintzak estatus hau hartu ahal izateko bide luze bat jarraitu behar izan du, orain dela gutxira arte nagusiki maila sozialeko erakundeak izan baitira euskal bake prozesuaz arduratzen zirenak. Elkarbizitzaren eta elkarrizketaren bidez bakea lortu nahi zuten biztanleek hartzen zuten parte erakunde hauetan nagusiki. Euskal Herri mailan eta maila sozialean, Elkarri, bere oinordeko elkartea Lokarri, Baketik eta Gesto por la Paz erakundeak izan dira euskal bake prozesuaren alde lan egiten saiatu diren erakunde nagusienak.

Erakundeotatik zaharrena Gesto por la Paz da, 1985garren urtean sortu baitzen. Bere desagerpenera arte 2013. urtean, erakunde honek bakearen eta giza eskubideen alde lan egin izan du, espezifikoki Euskal Herriko biolentzia bakarraren esparruan, ETAren biolentziaren aurkako mobilizazio herritarrak antolatuz, erantzukizun bakezaleak bilatzen lagunduz eta bakearen kultura sustatuz. Azken finean fundazioaren helburu nagusia ETAren biolentziarekin bukatzea zen, euskaldunek gizarte normalizatu batean bizitzeko eskubidea dutelako.

Elkarri fundazio edo plataforma soziala 1992. urtean sortu zen Jonan Fernándezen eta beste ekintzaile batzuen eskutik. Ordurako, Fernández Herri Batasunako (HBko) zinegotzi gisa aritua zen (1987-91) eta Lurraldea izeneko plataforma ekologista bat ere zuzendua zuen. Bertan erakutsitako negoziazio trebetasunak bidea ireki zion euskal bake prozesuaren alde sortutako plataforma berriaren koordinatzaile izateko. Elkarriren helburua euskal gatazkari irtenbide bat ematea zen, elkarrizketaren eta konponbide bakezalearen eredua defendatuz eta mobilizatuz. Plataforma honen koordinatzaile gisa jardun zuen urteetan, Fernandez ahalegindu zen elkartea ezker abertzalearen uneko lerro ideologikotik aldentzen, ikuspegi desberdinak zituzten iritzi gehientsuenak kontutan hartu ahal izateko. Beraz, gatazka armatuari amaiera emateko parte guztien arteko bitartekaritzan eta elkarrizketa zabalean sinesten zuen Fernandezek.

  1. urtean Elkarri erakundea Lokarri erakundea bilakatu zen, eta 9 urte geroago desegin, bere sorreran ezarritako helburuak beteta zituela ondorioztatu zutelako, Paul Rios elkartearen koordinatzailearen ustetan. Izan ere, Lokarriren helburu nagusia elkarbizitzaren normalizazioa lortzea zen, horretarako ETAren lehenengo su-etena aprobetxatuz. Prozesu honek ez zuen arrakastarik izan, baina hiru urte beranduago 2009an berriz ahalegindu ziren, bi asmo nagusirekin. Alde batetik, ETAk biolentzia uztea eta bestetik Sortu alderdi politikoa legalizatzea. Lokarriren helburua terrorismoari eta euskal independentziaren inguruko eztabaidari irtenbide bakezaleak eta elkarrizketatuak ematea zen. Helburu hauek lortzeko Paul Riosek ezinbestekotzat jotzen zuen gizartearen parte hartze aktiboa, bestela bake prozesuak ez zuelako inoiz amaiera bat edukiko. Lokarriren printzipioak hiru konpromiso nagusitan oinarritzen ziren:

– Biolentziaren aurkako defentsan. Bizitza eta giza eskubideak oinarri etiko gisa hartuz.

– Iritzi guztiak kontuan hartzen dituen elkarrizketan eta pluraltasunean oinarritutako elkarbizitzan.

– Printzipio demokratikoak politikaren oinarrizko arau gisa edukitzean.

Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) eta Gesto por la Paz bezalako erakundeek ez bezala, Lokarrik talde armatuaren eta gobernu zentralaren arteko negoziazio politikoaren alde lan egin zuen, eta presoen hurbilketa negoziatzeko ekintzetan ere jardun zuen. Honen adibide argia, Lokarrik Euskal Herriko gatazkari irtenbide bat emateko, 2011n Aieteko Konferentzia Internazionala antolatu zuela da.

Lokarri sortu zen urte berean, Jonan Fernandezek elkartea utzi eta Arantzazuko Frantziskotarren laguntzaz sortutako Baketik elkartearen zuzendaritza lana hartu zuen. Erakunde honetan lanean aritu zen bitartean udalen eta heziketa-zentroen parte hartzea bultzatu zuen bakegintza prozesuan. Baketik fundazioa, 2006ko urriaren 14ean sortu zen Oñatin, heziketan, bizikidetzan, erakundeen eta pertsonen arteko harremanetan edo sozialki ematen diren eraldatze-prozesuetan noranzko etikoa sustatzeko intentzioz. Hau honela izanik, “bizizikasi” pedagogia du oinarri, esperientzian eta ikaskuntzan oinarritzen baita.

ETAren behin betiko su-etenaren berriak, 2011. urtean, aldaketak ekarri zituen bakegintza mugimenduetara, hala nola Gesto por la Paz erakundearen desagerpena 2013an, eta Eusko Jaurlaritzako Giza eskubide, elkarbizitza eta lankidetza izeneko idazkaritza berriaren sorrera urte berean. Idazkaritza horren buru Jonan Fernandez izendatu zuten, bakegintzaren inguruan zeukan eskarmentua zela-eta. 2013. urtera arte euskal bake prozesuaren ardura mugimendu sozialen esku zegoen, hau da, boluntarismoan oinarritzen zen nagusiki. Idazkaritza berriarekin lortu da bakegintza maila instituzional bateraino eramatea, horretarako beharrezkoak diren laguntza ekonomiko eta pertsonalak ziurtatuz.  

Erakunde hauek erakutsi diguten moduan, gatazkari ikuspuntu humanoa ematea ezinbestekoa da. Presoen sakabanaketa bezalako mendeku kutsuko politikek bake iraunkor bat osatzea oztopatzen dute, eta gu-besteak eskema apurtzea ezinbestekoa da. Mota guztietako biktimek bestearen sufrimendua ulertuz gero, aurrera egingo du bideak. Iritzi partidista eta asmo txarrekoekin ezin da bidea egin. Sarek larunbatean egingo den manifestaldirako erabili duen lemak argi dio, euskaldunok “prest gaude” aurrerapausoak emateko. Maialenek ere hauxe bera zioen eta ez zaio arrazoirik falta:

Konpon ditzagun lehengo biktima eta lehengo bonba zartada

Ekar ditzagun behingoz presoak herrira euren etxetara

Eta goazen bada bakerantz ortzimuga den hartara

Bakea ez da inoiz helduko bakea joatea da

Prest gaude

BIDEGURUTZEAN

KLIMA ALDAKETA, MADE IN CHINA

Trump ona

“Aldaketa klimatikoa Txinaren asmakizuna da AEB kaltetzeko”

Hori izan da AEBetako presidentearen adierazpenetako bat berotze globalaren inguruan. Egia da, agian, kontu txinatar bat dirudiela, baina berotze globala hor dago, eta gure gizartean eragin suntsitzailea du. Sistema ekonomiko kapitalistaren eta joera neoliberalaren eraginez, ekonomiari eman zaio lehentasuna munduaren osasuna arriskuan jarrita.

2017an Donald Trump Parisko Hitzarmenetik atera zen; Nazio Batuen Erakundeak aldaketa klimatikoari aurre egiteko hartutako akordiotik. Ez du berotze globalean sinesten, eta gainera, argi dauka enpresek ekoitzitako gasen murrizteak irabazi ekonomikoetan eragin negatiboa ekarriko duela. Horren inguruko bideoa, hemen.

Ingurumen arazoaren sustraia, ordea, ez dago soilik Trumpen pentsamenduan, baizik eta horrek irudikatzen duen ideologia neoliberal eta merkatu erregulatu gabean; bere patroi ekoizle, kontsumista eta xahutzaileekin.

Mundu mailan, neoliberalismoak ideia honekin bat egiten du: zenbat eta gehiago ekoiztu, are eta irabazi gehiago. Logika horrek behar duena baino gehiago ekoiztera darama gizartea, ingurumena gehiegi bortxatuz. Gainera, kontsumismoak sortzen dituen kalteez kezkatzen ez den gizarte bat sortu da. Jendea itsututa dago kontsumitzearekin, eta horrek dakartzan kalteetan ez da pentsatzen. Naturari egindako mina, adibidez.

Baina horren jabe izateko, lehenengo jendea esnatu behar da; kontzientzia zabaldu. Eta horretarako hezkuntza baten beharra dago. Ideia honetan sakontzen saiatuko gara lerro hauetan zehar.

 

INGURUMEN HEZKUNTZAREN 6 SUSTRAIAK

  1. Zer da?

UNESCOren arabera, ingurumen hezkuntza ingurumen arazoak ekiditeko eta konpontzeko dagoen hezkuntza jarduera da. Horretarako, norbanakoaren edota kolektiboaren partaidetza gogotsu eta arduratsua eta diziplinarteko ikuspegi bat bilatu behar dira.

  1. Nola ematen da?a21e

Euskadi mailan, Agenda 21 programaren bitartez jorratzen da Ingurumen Hezkuntza. Bere helburua da hezkuntza-komunitatearen partaidetza handitzea; ikasleena, irakasleena eta familiena, alegia. Agenda 21 proiektuak urtero gai bat aukeratzen du, parte hartzen duten eskolek jorratu beharko dutena. Adibidez, 2017an, jasangarritasuna izan zen gaia.

  1. Non ematen da?

Euskal Autonomia Erkidegoko eskoletan ematen da, eta borondatezkoa da sartzea. Hau da, eskola, ikastola edota ikastetxe bakoitzak erabaki behar du proiektuarekin lan egin nahi duen ala ez. Adibidez, Donostian 30 eskola inguru daude proiektuan.

  1. Noiz ematen da?

Proiektua Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte zabaltzen da, eta eskolak erabakitzen du zenbat mailatan sartu (normalean guztiak sartzen dira).

  1. Nork arautzen du?

Estatu Espainiarrak erkidego guztietan minimo komun batzuk ezartzen ditu ingurumenaren eta ekologiaren arloan (marko legeak). Hala ere, nahiz eta Estatuak minimo batzuk ezarri, erkidegoen eskuetan dago ingurumenaren arloko legeak garatzea eta ondoren aplikatzea, horiek baitituzte ingurumenaren inguruko legeen kudeaketan eta gauzatzean konpetentzia nagusiak. EAEn Eusko Jaurlaritzak ditu eskumenak 1979ko Autonomia Estatutuaren bitartez (Gernikako Estatutua).

71233493

Gernikako Arbola

  1. Zergatik da garrantzitsua?

Garrantzitsua da, ingurumenaren aldeko balioak eta jarrera kritiko/konstruktiboak garatuz, arazo lokal eta globalen inguruko ezagutza bultzatzen duelako umeen, gazteen eta helduen artean. Gainera, ahalmena ematen die ingurumenaren eta gizartearen artean sortzen diren arazoak aztertu eta alternatibak bilatzeko. Horrela, gizartearen parte hartzea bultzatu eta haren erantzukizuna berreskuratzen da. Laburbilduz, bizi kalitate hobea lortzeko garrantzitsua da.

KRITIKAREN TXOKOA

Hainbat eskolak ingurumenari lotutako edukiak lantzeko erabiltzen duten modua aztertzea ezinbestekoa da ingurumen hezkuntzak jasotzen dituen kritikak ulertzeko. Ohikoena bi arazo nagusirekin aurkitzea izango da: alde batetik, eduki gehienek natura bere horretan aztertzen dutela (fotosintesia, uraren zikloa, genetika eta abar) eta ez dutela gizakiak naturan duen eragina hainbeste lantzen. Bestetik, konturatuko gara ingurumen-arloak (biologia edo geografia) beste arloetatik kanpo aztertzen direla; ondorioz, ikasleek ez dute ingurugiroaren ikuspegi osorik barneratzen.

Hasteko, garrantzitsua da gizakiak duen esplotazio-gaitasunaz eta naturari egiten dion kalteez kontzientziatzea, aditu gehienek dioten bezala, gizakia delako gure planeta jasaten ari den berotze globalaren erantzule nagusia. Bestetik, ingurumena beste arloekin (ekonomiarekin, politikarekin) erlazionatzea beharrezkoa da, gizakiak naturari egindako kalteek kapitalismoan eta horrek bultzatutako ohitura kontsumistetan dutelako oinarria.

Arloen arteko loturaren garrantzia praktikan nabarmentzen da gehienbat. Erakunde politikoak dira ingurumen arazoak kudeatzeko politikak sortzen dituztenak, baina ingurumen arazoak tratatzeko orduan, antolaketa eta koherentzia arazo horiek aurkitzen dira. Ingurumen hezkuntzan aditua den Uxua Aranak, aldizkari honi emandako elkarrizketa batean, politikariei eta administrazioei koherentzia falta zaiela azpimarratu zuen. Klima aldaketaren aurkako estrategia baten alde apustu egiten badute, beren politika guztiak, bai hirigintzan, bai energian, bai politikan koherentzia horrekin joan beharko luketela azaldu zuen. Esan bezala, ezin da ingurumena arlo bereizi bezala landu, beste arloek ere hartan eragina dutelako. Hala ere, hori ez dela betetzen adierazi zuen Aranak.

Koherentzia faltarekin jarraitzeko, gehitu zuen bai Gobernuek, bai Eusko Jaurlaritzak, bai Foru Aldundiek, guztiek izan beharko lituzketela ingurumen oinarri eta interes berak, batzuetan neurri kontraesankorrak hartzen direlako eta azkenean sinesgarritasuna galtzen dutelako.

 

BITARTEAN EUSKADIN…

Foru Aldundi bakoitzak hurrengo diru kopurua eskaini dio ingurumenari 2017. urtean:

Aurrekontuak

Iturria: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien webguneak

EAEko derrigorrezko hezkuntzako ikastetxeen ia %70 Agenda 21 programaren barnean dago. Horietatik %20k “Eskola jasangarri” izendapena jaso du:

Agenda 21

Iturria: Eusko Jaurlaritzaren webgunea

Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak Klima aldaketa eta energia azterlana argitaratu du. Bertan agertutako datuak oso adierazgarriak dira. Hauek dira, adibidez, klima aldaketari buruzko iritzi nagusiak:

existitzenda

kezka

Horiez gain, Ihoberen ustetan, azpimarratzekoak dira gizartearen ekintza faltaren arrazoiak; batez ere, zer gehiago ez egin jakiteak. Horrek, hezkuntza indartsu baten beharra azpimarratzen du.

cri

Ekintza falta hori baieztatzen duen beste datu bat Donostiako 2016 urteko Iraunkortasun Txostenean agertzen da. Gipuzkoako hiriburuan, ingurumenari buruzko kontsultak %16 jaitsi dira bigarren urtez jarraian.

 

INGURUMEN HEZKUNTZAREN DENBORA LERROA

Denbora lerroa ona

1972- Ingurumenaren Nazioarteko Konferentzia Stockholmen: Ingurumen hezkuntza kontzeptua lehen aldiz erabili zen. Nazio Batuen Ingurumen Programa sortu zen (PNUMA).

1975- Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Mintegia Belgraden: Belgradeko Gutuna idatzi zen, eta ingurumen hezkuntzaren oinarri teorikoak ezarri ziren.

1977- Ingurumen Hezkuntzaren Gobernuarteko Konferentzia Tbilisin: ingurumen hezkuntza nazio guztietako plan politikoetan sartzen da. Hezitzaileentzako formazioaren beharra ere azpimarratzen da.

1987- Hezkuntza eta Formaziorako Nazioarteko Kongresua Moskun: nazioarteko estrategia bateratua sortu zen 90. hamarkadarako.

1992- Lurraren Goi-Bilera Rio de Janeiron: akordio garrantzitsuenak Rioko adierazpena eta Agenda 21en sorrera dira.

 

INGURUMEN EGUTEGIA

Urtarrilaren 26a Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko eguna
Urtarrilaren 28a CO2 Igorpenen Murrizketaren Nazioarteko eguna
Martxoaren 6a Eraginkortasun Energetikoaren Nazioarteko eguna
Martxoaren 15a Kontsumitzailearen Nazioarteko eguna
Martxoaren 24a Planetaren ordua
Martxoaren 26a Klimaren Nazioarteko eguna
Apirilaren 22a Lurraren eguna
Maiatzaren 17a Birziklapenaren Nazioarteko eguna
Ekainaren 5a Ingurumenaren eguna
Urriaren 24a Garapenari buruzko Informazioaren Nazioarteko eguna
Azaroaren 1a Ekologiaren Nazioarteko eguna
Abenduaren 15a Nazio Batuen Ingurumen Programaren (PNUMA) sorreraren urteurrena

 

ETA HEMENDIK AURRERA… ZER?

Nahiz eta esfortzu handia egiten ari diren arlo honetan eta poliki-poliki bere fruituak ematen ari den, oraindik ezagutza falta handia topa daiteke gizartean (agian interes faltagatik, agian sistema politiko-ekonomikoarengatik). Eskolan ematen den ingurumen hezkuntza da eraginkorrena, baina hobekuntzak behar ditu.

Topa daitekeen beste hutsunetako bat da egun irakasleen esku dagoela ingurumen hezkuntza emateko metodologia. Horrek, ordea, eragiten du irakaslearen izaeraren eta sentsibilitatearen arabera, ingurumenarekiko kezka hori gehiago edo gutxiago transmititzea.

Eskolatik kanpora begira, arazoa da umeak soilik hezten direla ingurumenean. Egokia da eskoletan ingurumenari buruz kontzientzia sortzea, umeak direlako etorkizunean baliabide horiek erabiliko dituztenak; baina helduak ere ingurumenaren gaian heztea beharrezkoa da. Izan ere, egungo baliabideak helduen esku jarraitzen dute.

Aspektu horiek guztiak erakundeen esku daude: hezkuntza eta gizartearen jakintza, bai eta ingurugiroaren kudeaketa ere. Aurrekontuak dituzte, baita baliabideak ere. Bidegurutzean daude: erakundeen garaia heldu da egoeraren kontrola hartzeko. Ingurumen hezkuntza berriz pentsatzeko ordua iritsi da, gehiago ezkutatu gabe. Denok hartu beharreko ohiturak bultzatu eta denon eredu izan behar dira. Guztia uztartzea ezinbestekoa da, gizartera modu eraginkor batean iristeko. 

manos-con-un-mundo-y-una-planta_1232-1074

 

Okupazio Mugimendua

1

Xehetasunak

Sarri askotan ez da erreza izaten norberak esan nahi duena esatea. Gero eta konplexuagoa den gizarte honetan, gero eta garrantzi gutxiago hartzen du xehetasunak.

Okupazio hitza entzuterakoan, hainbat irudi desberdin etortzen zaizkigu burura. Hamaika ideia eta pentsamendu. Horrela, berdin definitzen ditugu erabiltzen ari den etxebizitza baten okupazioa eta erdi hutsik dagoen auzoaren bizitza berpizteko egindakoa. Erdaraz, esanahi desberdinketa hau ikusi genezake. Batetik, ocupación hitza erabili ezkero, lehenengo adibideari egingo genioke erreferentzia. Bestetik, okupación  erabiliko bagenu, berriz, helburu sozial batekin etxebizitza bezalako arazo bati irtenbide bat ematen saiatzen den gizarte mugimendua aipatuko genuke.

Mugimendu honek gizarteko bi zutabe ahaltsu elkarren kontra jartzen ditu: jabetza pribatua eta etxebizitza baterako eskubidea. Legeen legitimitatea vs herriaren legitimitatea. Erakundea vs herritarra. Norbera vs gizartea. Gizartea vs norbera.

Kontzeptu abstraktuak, esanahi desberdinak eta ahal den neurrian gaiaren konplexutasunak albo batera utzi nahiean, ikus dezagun ea gai garen konplexua sinple bihurtzeko. Egoerako partaideei egindako elkarrizketak gogora ekarriz, konpetentziak argituz bi ikuspuntu kontrajarri horiek hurbildu ditzakegun.

Azken finean, jakina baita denok ez dugula berdin kontatzen istorioa, zaila izan ohi baita bestearen egia ulertzea.

2


 

Okupazioa zergatik sortzen da?

Okupazioa mugimendu sozial alternatibo bat da, jabetza pribatu zein sektore inmobiliarioak sorturiko gatazkaren aurka egiteko sortu dena. Gaur egun, oraindik pil-pilean dagoen arlo bat da.

Etxebizitza duin bat izateko eskubidea dugu herritar guztiok. Gaur egun eskubide hori erlatiboa da. Izan ere, eskubidea izan arren oso zaila baita etxebizitza bat eskuratu ahal izatea. Zergatik da gaur egun hain zaila etxebizitza bat eskuratzea? Etxebizitza bat erostea oso zaila da oso garestiak direlako, baina nola da posible etxebizitzak eraikiak egonda jendea kalean bizitzea? Jendea jabetza pribatuarengatik bizi da kalean , ez delako legezkoa erosi edo ordaindu gabeko etxebizitza batean bizitzea. Baina lege hori errespetatu beharko litzaken moduan etxe bizitza duin bat izateko eskubidea errespetatu beharko litzake. Gaur egun dagoen arazo honekin sortzen da okupazioa. Erabiltzen ez diren etxebizitza hutsetan bizitzea da beraien planteamendua. Jabetza pribatua guztiz errespetatzen ez den arren beraien etxebizitza duin bat izateko eskubidea defendatzen dute inori kalte egin gabe. Aipatu beharra dago okupazioa egitearen arrazoia beharra dela, ez ordaindu gabe etxebizitza bat eskuratzea.

 


 

Datu esanguratsuak:

-Etxebizitzak Espainian: 25.208.623.

-Hutsik dauden etxebizitzak : 3.443.365.

-Okupatuta dauden etxebizitzak: 1.022.009 (Hutsik daudenen %30a gutxi gorabehera).

 

1-Okupas-Condenas-Madrid-Cataluna-Andalucia-Usurpacion-Delito-Estadistica


 

Ingalaterratik  Errekaleorrera

Azken aldian denen ahotan egon da Gasteizko auzo bateko etxebizitza bloke baten kasua. Autogestioa ardatz duen eta garapen kolektiboa bultzatzen duen eremu bat sortu da bertan, Errekaleor Bizirik ekimenaren barruan. Eremu huts bati erabilera eman eta etxebizitzaren arazoari alternatiba  bat sortuz.

Lehenengo okupazio mugimenduetan  jokabidea bera zen baina arrazoiak guztiz ezberdinak. Ingalaterran sortu ziren lehen mugimenduak, kalean zeuden familia pobreek bizirauteko okupatzen zituzten eraikinak. Urteak aurrera joan ahala, negozioetarako erabili ziren etxebizitza hutsak eta Italian edota Alemania bezalako herrialdeetan okupatutako eraikinak, zentro sozial bihurtu zituzten.  

Gurean, 80. hamarkadan zabaldu ziren okupazio mugimenduak. Garai hartan eredu ezberdinak jarri ziren martxan: gaztetxeak, kultur eta aisialdirako gune autogestionatuak… Hazkunde espekulatiboaren eta krisi orokorraren ondorioz, gazteen langabezia areagotu egin zen. Emantzipatzeko eta beren bizi proiektuak garatzeko zailtasunen ondorioz, gaztetxeen mugimendua hedatu zen Euskal Herri osoan. Hainbat herritako gazteek eraikinak okupatu zituzten, beren proiektuak aurrera ateratzeko gune autogestionatu bihurtzeko.

Errekaleor edo Gasteziko Gaztetxea, garai ezberdinak baina protagonista berak konponbideen bila. Pili Alvarez-ek dion bezala:” Etxebizitzen egoera gero eta okerragoa izanik, gero eta gazte gehiagok okupatuko dituzte eraikin hutsak”. Baina Alvarez berak nabarmentzen du gaztetxeek aniztasuna bultzatu eta gizarte osora zuzendu behar direla, ez soilik kolektibo batean zentratuz.

80. eta 90. hamarkadetan zehar etxebizitzen okupazio (zentro sozialak sortzeko) kopuruak gora egin zuen, bai Estatu mailan baita Euskal Herrian ere. Baina 1996. urtean ezarri zen Zigor Kode berriak mugimendu sozialen aurrean erreakzionatu eta indarra erabiltzea baimentzen zuen, mugimendu hauek delitu kontsideratuz. Gaztetxeen kopuruak behera egin zuen eta desjabetze ekimenen ondorioz hainbat gatazka sortu ziren.

Gaur egun Espainia liderra da Europako eraikin hutsen kopuruan. Hasieran aipatutako krisia eta espekulazioak biztanleen egunerokotasunean jarraitzen dute, baita okupazio kasuek ere. Euskal Herrian 217 gaztetxea daude, hasierako mugimenduen esentzia mantenduz eta etorkizunean erakundeen onarpena lortzeko pausoak emanez.

 


 

Deustuko Gazte Lokala. 1991ean ireki zuten eta 2006. urtean lokalaren ondoan zegoen txori denda okupatu zuten. Azken aldian eztabaida sortu du. Jarraian, gaztetxearen eboluzioa ikus daiteke:

3

4

5

7


 

Pili Alvarez Molés: 1985ean Bartzelonan jaioa, hainbat urtetan gaztetxe mugimenduen partaide izateaz gain, 2011ean “Movimientos sociales, relaciones de género y cultura. El caso de los gaztetxes en Euskadi ikerketa egin zuen.

“Okupatzen duzun heinean, erresistentzia ekintza bat ari zara eramaten aurrera”

Pili Alvarez Molés 1

Deustuko gaztetxeko kidea: 

Espazio okupatuek eskaintzen dute gazteen boteretzerako bide bat; autogestioa oinarritzat hartuta

6

Xabier Ezeizabarrena: 2003-2011 bitarte Donostiako zinegotzi izana. Horretaz gaiz, Deustuko Unibertsitatean zuzenbideko irakaslea.

Okupazio mugimenduak arazo politikoak sortzeaz gain, juridikoak sortzen ditu bereziki; batik bat, jabetza eskubidea ukitzen duelako

ezezabarrena

Udaletxearekin azken aldian izandako tirabirak direla eta, gaztetxeko kideek sare sozialen bitartez gaztetxea defendatzeko kanpaina bat eraman dute aurrera. Hau da haien borrokaren ikurtzat hautatu dutena.

descarga


 

25. urteurrena ospatzeko egindako bideoa. Bertan, gaztetxeak eskainiko dituen jarduerak erakusten dira.

Gaztetxearen Facebook profila, bere jarduerei buruz informatzeko eta haiekin elkar eragiteko.

 


 

bilbaooooo 1          Bilbaoooo 2      Bilbaoooo 3

3 argazki hauek Bilboko kaleetan gazte lokalaren aldeko sinboloak margotuta aurki ditzakegula azaltzen digute.

Botere Judizialaren (IN)DEPENDENTZIA

Gehienetan, “garapena” entzun eta garapen ekonomikoa etortzen da burura, baina garapena ekonomikoa bakarrik izan al daiteke? Askotan herrialde bat garatua den edo ez epaitzeko, zenbakiei begiratzen zaie: zenbat diru lortu duen herrialde horrek, zenbat produkturen salmentan den lehena, zenbat enpresa dituen, pertsona aberatsak ba al dauden… Hala ere, garapena ez da zenbakiekin bakarrik neurtzen (edo ez litzateke neurtu beharko behintzat), beste milaka faktore daude herrialde baten garapena zenbatekoa izan den ispilatzen dutenak. Horien artean daude, adibidez, giza eskubideak. 1948ko abenduaren 10ean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala sortu zen. Honek, hainbat balio hartzen ditu bere baitan eta horien artean hauek aurkitu ditzakegu: gizakien duintasuna, askatasuna, berdintasuna, segurtasuna, tolerantzia eta elkartasuna. Baliteke, herrialde bat ekonomikoki oso aberatsa izatea, baina giza eskubideak ez baditu errespetatzen, garatua al da? Aberastasun ekonomikoak giza garapena bermatzen ote du?

Espainiaren kasuan, ekonomikoki garatu den arren beste faktore batzuetan motz gelditu dela dirudi. Azken aldian ikusi ditugun gertaerekin (Kataluniako kasua, politikarien ustelkeria, Altsasuko kausa eta abar) herritar askok epaitu dituzte Espainiako gobernuak hartutako erabakiak, hauek neurri oso atzerakoietan oinarritu direlako. Hortaz, Espainia alor guztietan herrialde garatutzat hartzea zuzena izango al litzateke?

Captura de pantalla 2017-12-23 a las 17.26.05

Captura de pantalla 2017-12-23 a las 17.26.45

Captura de pantalla 2017-12-23 a las 17.27.20

Captura de pantalla 2017-12-23 a las 17.28.06

Captura de pantalla 2017-12-23 a las 17.28.59

Captura de pantalla 2017-12-23 a las 17.29.39

Captura de pantalla 2017-12-23 a las 17.30.34

Captura de pantalla 2017-12-23 a las 17.31.05

ESPAINIAREN JUSTIZIA:

Espainiako justiziaren funtzionamendua nolakoa izango ote den galdetzea izan daiteke jokaera naturalena titular hauek guztiak irakurri ondoren. Espainiako justizia objektiboa ote da? Pertsona guztiak modu berean epaitzen ote dira? Justiziak eta politikak elkarri eragiten ote diote?

Espainiako botere-banaketa:

Estatu Espainiarrak botere legegilea, betearazlea eta judiziala ditu, baina botere hauek erakunde desberdinen artean daude banatuta. Botere legegilea eta betearazlea Gobernuaren esku daude; botere judiziala berriz, gobernuarekiko independentea da ofizialki. Honek esan nahi du, Gobernuak ezin duela eraginik izan honen gestioan eta epaileen eta tribunalen jarduera eta erabakietan, baina errealitatean gobernuarekiko nolabaiteko mendekotasuna duela esan daiteke. Izan ere, Gobernuak parte hartzen du botere judizialean garrantzia handia duen kudeaketa batean. Botere honen zati garrantzitsuenetako bat Ministerio Fiskala da eta bertako burua Fiskal Nagusia. Honek fiskalaren betebeharrak antolatzen eta koordinatzen ditu eta Ministerio Fiskala osatzen duten beste fiskal guztiak gidatzeaz arduratzen da. Fiskal Nagusia Gobernuak proposatzen du, normalean bere ideia eta printzipioen arabera. Hortaz, Fiskal Nagusiaren ideologia politikoa bat etorriko da gehienetan behintzat Gobernuarenarekin. Beraz, nahiz eta zuzenean ez eragin, botere judizialaren adarrean ere Gobernuaren esku-hartzea dagoela esan daiteke.

Preso eta espetxeen kudeaketa Botere Judizialaren adarrean kokatzen da. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan eskumen hau Espainiako Botere Judizialari dagokio. Eskumen horrekin batera, espetxe eta presoen gaietan botere legegilea eta betearazlea ere Espainiar Estatuarenak dira. Eta baliteke hau izatea euskal presoen egoera egun den bezalakoa izateko arrazoietako bat. Esate baterako Ibon Iparragirreren kasua oso esanguratsua da. Iparragirre ETAko kide izan zen eta 2008an Ondarroako ertzaintza-etxean lehergailu bat jartzeagatik 299 urteko kartzela-zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak. Gaur egun, ordea, oso gaixorik dago, C-3 estadioko HIESa dauka, lesio neurologiko garrantzitsuak eragin dizkiona eta hiltzeko zorian dagoela ere esan liteke. Legedia aplikatuko balitz, Iparragirre eta beste espetxeratutako gaixoak askatu beharko lituzkete edo gutxienez, beste erregimen ireki batera pasa, euren zaintza eta osaketa ahalbidetzeko. Are gehiago, hilzorian baldin badaude, bizi eta hiltze duin bat eskaini behar zaie. Baina ETAko preso askoren kasuan, badirudi hori ez dela betetzen eta betearazteko erabakia ez da presondegietan hartzen, alor horretako erabakiak politikoak baitira, Ministerioan hartzen direnak.

Captura de pantalla 2017-12-23 a las 17.32.46

Honekin batera Espainiako Ministerioaren eta beraz, lehen esan dugun bezala, inplizituki gobernuaren isiltasuna eta pasibotasuna argi ikusten da azken aldian Frantziaren partetik ikusi ditugun erabaki politikoei erreparatzen badiegu. Izan ere, Frantzian urria geroztik euskal presoen inguruko lan esparru bat ireki da ETAren armagabetzearen ondoren bakea bermatzeko eman beharreko pausoak zeintzuk izango diren zehazteko. Lan esparru honetan Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak eta Frantziako Justizia Ministerioak parte hartzen dute, beraz argi gelditzen da borondatea badago gizarte garapenerako eta bakerako pausoak ematea posible dela. Gertaera honek Espainiako Justizia Ministerioa eta Gobernua “biluzik” uzten ditu, erakusten baitu bakerako eskaera hitz joko hutsa dela hauentzat eta praktikan gorroto politika aplikatzen jarraitzen dutela.

Zer da zer?

Botere banaketa: Botere-banaketa Estatuaren funtzioak banatzeko eta ordenatzeko era dugu. Sistema honi esker, funtzio nagusi bakoitza erakunde publiko desberdin bati esleitzen zaio.

  • Botere legegilea: legeak egiteaz eta erreformatzeaz arduratzen dena.
  • Botere betearazlea: estatuaren administrazioaz eta legeaz betearazteaz arduratzen dena.
  • Botere judiziala: justizia administratzeko egitekoa duena.

Captura de pantalla 2017-12-23 a las 17.34.17

 

ESPAINIAR POLITIKA ANTITERRORISTA

1959an ETA agertu zenetik Espainian eragiten ari zen kaltearen ondorioz, Gobernuak ETAko kideentzat neurri bereziak hartzea erabaki zuen espetxe politika antiterrorista martxan jarriz. Preso politikoen 1977 urteko amnistiaren ondoren eta garaiko momentu historiko eta politikoaren ondorioz sortzen da LOGP, (Ley Organica General Penitenciaria) Estatu Espainiarraren buruzagitzapean. Bertan, talde armatuko presoei aplikatu beharreko arautegi berezi bat lantzen da eta hainbat lege eta politika ezartzen dira. ETAko kideei zuzendutako politika berezi hau 1979. urtetik aurrera jarri zen martxan

Hasiera batean, segurtasun publikorako, “kontzentrazio politika” aplikatu zen estatuko zenbait espetxetan, terrorismoko presoak elkarretaratzeko helburuarekin. 90ko hamarkadan, ordea, Justizia Ministerioak “dispertsio politika” aplikatzeari ekin zion. Politika honen arrazoia, talde terroristaren arteko kideen komunikazioa haustea eta horien birgizarteratzea erraztea zen. Esan beharra dago, 2011an ETAk armak utziko zituela erabaki arren, egun oraindik neurri honek martxan jarraitzen duela.

Gainera, preso hauei behaketa berezia dagokie: FIES (Ficheros de Internos de Especial Seguimiento). Honen ondorioz, komunikazioarekin zerikusia duten zenbait eskubide murrizten zaizkie. Eta hauek ez dira ukatzen zaizkien eskubide bakarrak, baldintzazko askatasuna lortzeko nahiz indultu eskubidea jasotzea ere ukatzen zaizkie. Horrez gain, euskal unibertsitateetako hezkuntza ere ezeztatzen zaie.

Honez gain, 2006an, oso ezaguna den Parot Doktrina ere ezartzen hasi zen Auzitegi Gorena ETAko presoei. Doktrina honen bitartez, espetxealdi luzea zuten presoek zigor osoa bete baino lehenago ezin zuten irten. Horrez gain, 1973ko Zigor Kodean agertzen diren zigor murrizketak kondena osoari ezarri beharrean kondena bakoitzari ezartzen hasi ziren. Doktrina hau dela-eta, presoek banan-banan bete behar zituzten zigorrak, murrizketak kontuan harturik. Hortaz, bat bete eta gero (bere murrizketekin), bestea betetzen hasten ziren, 30 urteko mugara heldu arte. Henri Parot ETAko kide ohia izan zen doktrina hau aplikatu zioten lehenengoa, eta horregatik dauka izen hori. Hala ere, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren Sala Nagusiak 2013an doktrina hau ezeztatu zuen bere izaera atzerakoiagatik eta Giza Eskubideen Europako Hitzarmeneko 7 eta 5.1 artikuluak urratzen zituelako. Doktrina honen bultzatzaileetako bat Julian Sanchez Melgar izan zen eta gaur egun jarduneko Fiskal Nagusia da, orain dela gutxi, ezustekoan hil zen José Manuel Maza ordezkatzen duena.

Ba al zenekien…?

Etxeraten txosten ofizialaren arabera, 2015ean 403 preso zeuden, horietatik 400 Europako 74 espetxeetan sakabanatuta. Honela banatzen ziren:

  • Bi Euskal preso Euskal Herriko bi espetxetan
  • 309 Euskal preso Espainiar Estatuko 45 espetxetan
  • 87 Euskal preso Frantziar Estatuko 27 Espetxetan
  • Euskal preso bat Portugalen
  • Euskal preso bat Italian
  • Lau adingabeko euren amekin dispertsatuak
  • Hiru euskal politiko gaixo larri espetxe arinduan

 

Captura de pantalla 2017-12-23 a las 17.38.07

EAE-ren eskuetan…

Justiziaren alorrean EAEren egoera ez da batere erraza izan eta gaur egun ere zaila izaten jarraitzen du. 1959an, ETA sortu zenean, Eusko Jaurlaritzak preso eta espetxeen kudeaketaren eskumena galdu zuen eta Espainiaren eskuetan geratu zen. Gaur egun ere, eskumen honek Espainiaren eskuetan jarraitzen du eta, nahiz eta Gernikako Estatutuaren arabera Eusko Jaurlaritzari dagokion, Espainiako Gobernuak ezin du transferitu (edo hobeto esanda, ez du nahi hori egiterik). ETA bizirik zegoen bitartean, eskumen hauek Espainian egon behar zutela defendatzen zuten, baina 2011ko  ETAren desarmearen ondoren ere Espainiak iritzi berarekin jarraitzen du.  Egoera honen aurrean, EAEk espetxeen gestioaren konpetentzia bere esku izatea eskatzen dio Espainiako Gobernuari.

Eusko Jaurlaritzak konpetentzia hau berriro ere berreskuratu ahal izateko, 2014.urtean txosten bat kaleratzea erabaki zuen. Honako hau dio Joxe Ramon Irigoyenek, EHUko irakasle eta txostenaren koordinatzaileetako batek txostenaren inguruan: “Eusko Jaurlaritzak, Bakea eta Elkarbizitza deituriko plan bat dauka eta horren barruan, presoen egoerari buruzko txosten bat egiteko edota auzia aztertzeko gogoa eta asmoa sortu ziren. Plan honen barruan, Jaurlaritzak Euskal Herriko Unibertsitateekin batera elkarbizitzarako proposamenak aztertzea erabaki zuen”.

Captura de pantalla 2017-12-23 a las 17.02.42

Txosten honen bitartez espetxeen gestioaren eskumenak Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari uztea nahi da. Bere helburu nagusietako bat dispertsioarekin amaitzea da, baita gaixo dauden, 70 urtetik gorakoak diren, adin txikikoen kargu dauden edota jarduera politikoren batengatik atxilotuta dauden presoen egoerak aztertu eta hauen egoerak hobetzea ere. Horretaz gain, preso hauei dagozkien ohiko onurak normaltasunez eta berdintasunez ezartzea lortu nahi da. Txostenaren helburuei lege aldaketa eskatzen duten hamar proposamen gehitu behar zaizkio.

Proiektu honen barruan, Hitzeman eta Zuzen Bidean programa sortu da. Honen bitartez, presoen eskubideak, hauen tratamendua eta bizi duten espetxeratze egoera hobetzea lortu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Horregatik, aurreko proposamenez gain, birgizarteratze prozesuan lagundu edo eragotziko duten hainbat gai ere jorratzen ditu dokumentuak. Dispertsioa eta desbinkulazioa dira garrantzitsuenetariko batzuk.   

Dispertsioaren inguruan, Eusko Jaurlaritzak eskatzen du: preso bakoitzaren kasua aztertu eta ondoren, dispertsioaren arrazoiak eta zergatiak zehaztea. Hau ez bada horrela egiten, diskriminazio ekintzatzat ulertuko du Eusko Jaurlaritzak.
Desbinkulazioaz aldiz, preso batek delituzko ekintzak alde batera uzten dituen edo ez neurtzen duen kontzeptua dela, horregatik, desbinkulazio hau ebaluatuko duen txosten tekniko bat egitea proposatzen da. Honen bidez, preso bakoitzaren izaera kriminala eta indarkeriazko izaeraren murrizketa neurtuko dira.

Ba al zenekien…?

  • “Preso politiko” hitzak ez dauka definizio zehatz bat. Ikuspegi desberdinak daude.
  • “Preso politiko” kontzeptua politikoa da, ez juridikoa.
  • Nahiz eta politikan erabili, kontzeptu hau ez dago guztiz onartuta.
  • Espainia demokrazia denez, preso politikorik ez dagoela suposatzen da.
  • Amnistia Internacionalek “kontzientzia preso” bezala definitzen ditu beraien ideiak defendatzeagatik, inongo biolentziarik erabili gabe preso dauden pertsonak.
  • Sistema politikoak mehatxutzat hartu ditzake “preso politiko” batek defendatzen dituen ideia eta ideologiak.

Solasaldia… Joxe Ramon Bengoetxearekin 

Captura de pantalla 2017-12-23 a las 17.10.07

Joxerramon Bengoetxea zuzenbideko irakaslea da EHUn, ehuGune programan koordinatzaile lanetan ibiltzen da eta Euskal Kontseiluko Mugimendu Europarreko Idazkari Nagusia ere bada, beste gauza askoren artean. Honez gain, hainbat ikerketa eta proiektutan hartu du parte, horien artean Eusko Jaurlaritzak 2016an argitaratutako 5. txostenean, espetxe politikari buruzkoan. Bengoetxeak bere bulegoan hartu gintuen azaroaren 21ean goizeko 11:30etan, hain zuzen ere, txostenaren eta honek jorratzen duen gaiaren inguruko galdeketari erantzuteko prest. Lasai zegoen bulegoko mahaian eserita, elkarrizketatua izatea eguneroko ogia balitz bezala; jendaurrean hitz egitera ohituta zegoela nabari zen. Atsegin handiz eta aurkezpenetarako denbora nahikoa utzita, nahi genuena galdetzera gonbidatu gintuen bulego txiki baina abegitsu hartan.

Zer da proiektu hau eta zergatik aukeratu zen txosten hau 2012-2016ko legealdian egitea?

Eusko Jaurlaritzak, Bakea eta Elkarbizitza deituriko plan bat dauka eta horren barruan, presoen egoerari buruzko txosten bat egiteko edota auzia aztertzeko gogoa eta asmoa sortu ziren. Plan honen barruan, Jaurlaritzak Euskal Herriko Unibertsitateekin batera elkarbizitzarako proposamenak aztertzea erabaki zuen. Aukeratutako gaia (azterketa bezala proposatu genuen gaia) presoen espetxe politika eta zer-nolako baldintzak aplikatzen diren espetxe politika barruan izan zen; eta espetxe legediaren barruan, graduen ingurukoa. Ondoren, alde batetik, Espainian legediarik dagoen edo ez aztertu zen; bestalde, aplikatzen den politika Europan ohikoak edo onartuak diren estandarrekin bat datorren aztertu zen. Horrela jaio zen ideia.

Bosgarren txostenaz gain (Política penitenciaria) beste eskaerarik egin al da?

Nik dakidala ez. Une honetan, nik uste dut gauzak gehienbat Frantzian ari direla mugitzen eta Espainian, berriz, gauzak lehen zeuden modu berean daude nolabait. Azken aldaketa, benetako aldaketa izan zena, sozialistak gobernuan zeudela eman zen, eta hor, beste neurri batzuk jarri ziren martxan; adibidez, biktima eta presoen arteko topaketak. Badirudi, ordea, gobernu berriak hori guztia bertan behera utzi zuela, eta beraz, aldaketa handirik ez da sumatzen. Gauzak oraingoz hortxe utzi dituzte, mugitu gabe eta isiltasuna edo aldaketarik eza da beraien politika. Ez dakigu gero negoziaketetan sartzen bagara zer gertatzen den. Espetxe politikako eskumenak transferitzea lortzeko iniziatiba badago hemen baina… (isiltasuna)

Gobernuaren isiltasun hori zergatik dela uste duzu?

Ez dute sentitzen gizartearen presiorik. (isiltasuna) Jakina Euskadi oso txikia da, eta bertako biztanleak oso xumeak gara. Horregatik, Espainia osoan ez dute inolako presiorik sumatzen eta eroso sentitzen dira. Ez dakit orain arte negoziaketa politikoetan, espetxeen eta presoen gaia mahai gainean jarri den edo ez, baina hor aukera on bat egon daiteke. Nahiz eta gauden bezala oso eroso egon, hau aukera on bat izan daiteke Espainiako Gobernua mugitzeko. Gobernuak orain fokua Katalunian dauka, eta hau horrela izanda, zergatik ez da aprobetxatzen gaia zuzendu eta amaiera emateko?

Altsasuko kasuak, adibidez, oihartzun oso handia izan du. Estatu espainiarrak terrorista bezala epaitzen ditu pertsona hauek. Zuk kalifikatzaile hori emango zenioke?  

Zuzenbide penalak delituen definizio oso zehatzak erabili behar dituela da arazoa, eta honela jakin daiteke delituaren barruan portaera bat sartzen den edo ez den sartzen. Jakin behar da zehazki, esate baterako, biolazio bat zer den, abusua zer den eta modu berean, jakin behar da hilketa bat zer den, eta apologia bat zer den. Zer gertatzen da apologiarekin? Oso zabala dela, eta ez dagoela behar bezala definiturik. Izan ere, nahitasuna (intentzionalitatea) neurtu behar da kontzeptu honetan. Zuzenbide penalak oso zehatza izan behar du beti eta zehatza ez bada ez luke zigortu behar. Ezin da zigortu orokorrean, eta hori da nire ustez halako delituak neurtzerakoan dagoen akats handiena.

Nola definituko zenuke preso politiko kontzeptua edo zein kontsideratzen duzu preso politiko?

“Preso politiko” kontzeptua “arazo” bat da. Zuzenbidean ez dago preso politikorik, ez da kontzeptu juridiko bat. Politikan erabiltzen da, baina ez dago guztiz onartua. Bi teoria daude: batek dio, demokrazietan ez dela posible preso politikorik egotea. Hori, erantzun oso formalista da, eta beraz, silogismo bat izango litzateke; izan ere, horrek esan nahi du demokrazia batean ez dela posible preso politikoak egotea. Orduan, Espainia demokrazia bat denez, ez dago preso politikorik. Formalismo horretatik ikusita, egia izango litzateke baieztapen hori. Beraz, preso baldin bazaude beste preso mota bat izango zara, baina ez preso politikoa. Teoria hau mahai gainean izanda, Katalunian “Proces”-a bultzatu duten bi Jordiak, Omnium eta ANCkoak, zer dira? (isiltasuna). Kontua da delitu horiek oso lausoak eta gainera oso zehaztugabeak direla. Atzetik dagoen narratiba politikoa bada ere, nolabaiteko delitu batzuen zantzuekin janzten da. Baina Estatu Demokratiko batean preso politikorik egotea ezinezkoa denez, beste preso mota bat izango da, ez politikoa.

Orduan nola jorratuko zenuke gaia?

Amnistia Internazionalek erabiltzen dituen kategoriak aztertuko nituzke. Bertan begiratu eta aztertuko nuke nola definitzen den preso politikoa edo beraiek zein hitz erabiltzen dituzten horretarako; kontzientzia presoak bezala definitzen dituzte. Kontzientziako presoa izateko derrigorrezko baldintza da egindako delituan biolentziarik erabili ez izatea. Hor dago eztabaida. Erabili dute Jordiek biolentzia? Nire ustez ez. Baina epaileen kontakizun horretan, bortxatu egiten dira nolabait egiazko faktoreak, hain zuzen ere, biolentziaz hitz egin ahal izateko; ondoren delitu bat leporatu eta preso edukitzeko. Dena muturrera eramanda dago nolabait.  

Gai ideologikoetan Euskal Herrian gertatzen diren kasuak eta beste Autonomia Erkidegoetakoak desberdin epaitzen direla uste al duzu?

Bai. Kale Borrokaren kasuan hori garbi dago. Esaterako, zaborrontzi bat erretzen baduzu Murtzian edo hemen, ba ez dakit, Donostian adibidez, ekitatea berdina da. Hala ere, Donostian nolabaiteko sinbolismoa dauka ekitate honek. Nahiz eta ekintza berdina gauzatu, baliteke Donostiako kasuan ekitatea terrorismo barruan kokatzea, eta Murtziakoa aldiz, beste zerbait izango da, “daños a los bienes públicos” beharbada.  

Nire ustez, Zuzenbide Penalak ekintzak banan-banan aztertu beharko lituzke eta kasuaren arabera epaitu. Hala ere, Zuzenbide Penalaren barruan dauden operadore juridikoek barneratuta dute Euskal Herriko gertaerak zorrotzago epaitzea. Horregatik, pedagogia handia behar dela uste dut.  Eta oso ondo kontatu eta azaldu gauzak. Eta oso zorrotzak izan gertakariekin.

Nola laburtuko zenuke bada egoera?

Euskaditik egin beharreko lana da. ETAko presoen egoerak orain ez du zentzurik eta ETA zegoenean ere ez zuen zentzurik. Giza-eskubideetaz ari gara hitz egiten, ETA egon ala ez egon. Estatu batek ezin du erabili mendekua edo gogorkeria arma bezala, tresna bezala, edo negoziaketarako elementu bezala. Orain, ETA ez dagoenetik, gogorkeria horren erabilera bidegabekeria bat denaren sentsazioa areagotu egin da, baina lehen ere bidegabea zen. Horrekin ez ditut ezertan zuritzen ETAren astakeriak, zuzenbidean gaizki dagoena, gaizki baitago. Baina, politikan gauzak beste modu batera mugitzen dira; nahiz eta ETA ez egon, espetxe politikan gauzak ez dira asko mugitu.

Ba ote konponbiderik?

Espainiako sistema judiziala Europarekin alderatuz atzeratua dago eta horrek, herrialde atzeratu bat izatea eragiten du, izan ere, giza eskubide asko bortxatzen dira kartzeletako funtzionamenduan. Sistema judizialak beraz, aldaketa bat behar du hain oinarrizkoak diren giza eskubideak betetzeko eta funtzionamendu justu bat izateko. Horretarako, ordea, gobernuarekiko independentea den justizia bat izatea ezinbestekoa da, influentzia ideologikoetatik aske egoteko. Tamalez, egun Espainian botere-banaketa itxurazkoa besterik ez dela ikusi dugu, Gobernua eta botere judiziala loturik baitaude eta hortaz, saihestezina baita botere judizialak ere ideologia politiko bat ez izatea. Hau horrela, EAEk bide luzea du aurrean presoen kudeaketa bere esku edukitzeko.

Hala ere, bere eskumenak berreskuratzeko eta euskal presoen kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren eskuetara itzultzeko bidean jarraitzea garrantzitsua da. Gizarte kontzientzia mantentzen eta sortzen eta herritarrak mobilizatuta izaten jarraitu behar dugu. Kontzientziazio hori, ordea, eraginkorra izateko maila desberdinetan eman behar da. Alde batetik, Espainia mailan, ETAk armak jada utzi dituela ulertaraztea eta egun horren inguruko beldurrekin eta aurreiritziekin puskatzea beharrezkoa da. Bestalde, gobernuak jarrera aldaketa bat izatea eta ulertzeko nahia azaltzea ere erabakigarriak dira. Horretarako giltza espainiar gizartean hezkuntzaren bitartez eta kalitatezko informazioaren bitartez aipaturiko kontzientzia hori sortzea izango da.

Captura de pantalla 2017-12-23 a las 17.18.30

Eusko Jaurlaritzak eta euskal gizarteak ere badu lana. Gizarteak ez du ahaztu behar gertatutakoa eta memoria eta kontzientzia izaten jarraitu behar du; alde batetik, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitu behar duela ikus dezan, eta bestetik, Espainiar gobernuari presioa egiteko. Horrez gain, “kontrakoa” entzuten eta ulertzen ere ikasi behar du, bestearen egoera baloratu eta ulertzen.

Aldaketarako giltza, hortaz, hezkuntzan, aurreiritziak baztertzean eta entzuten eta ulertzen ikastean dago.

Captura de pantalla 2017-12-23 a las 17.17.09

 

BIRGIZARTERATZEA GILTZAPEAN?

“Ustel dadila kartzelan, hori da eta merezi duena”, “Horrek, hiltzea besterik ez du merezi”, “Zergatik ez ote da legala heriotza zigorra? Zerri horrek merezi du”. Esaldi gogorrak eta oso entzunak magnitude handiko delituak egiteagatik kondenatuta dauden pertsonei esaten zaizkienak, esaten dizkiegunak. Gizarteak orokorrean oso argi du presoenganako ikuspuntua: gaizki dagoen eta min handia sortu duen ekintza bat egin du, beraz, espetxeratua eta zigortua izan behar da, merezi du eta. Baina ondo pentsatuz gero, ez al da hori ba txanpon berdinarekin ordaintzea? Presoak eginiko ekintza “txar” edo “zitala” epaitzen, isekatzen, arbuiatzen eta kondenatzen dugu eta ondoren modu berdinera zigortzen dugu, hau da, zigor zital, neurrigabe eta erabatekoa opa eta ezartzen diogu. Seguraski jokabide hau biktimarekin enpatizatzeko dugun ahalmenagatik izango da edo momentuko gorroto jasanezinak sortzen digun odol beroagatik. Izan ere, biktimak ezin dira ahaztu, eta hauenganako errespetua ere beti gorde behar da eta gordetzen du gizarteak. Kontua da, ordea, egun presoa zigortzen dugun moduak presoa bera ere biktima bihurtzen duela, inongo zentzua ez duen zigortzeko sistema baten biktima bihurtzen du.

Captura de pantalla 2017-12-23 a las 17.24.04

Kartzela zigor bat da egun, birgizarteratzean ezer gutxi laguntzen duen egitura. Kartzeletako baldintzak eskasak dira. Presoek ez dute zaintza eta azterketa indibidualizaturik, estrukturetan ez da existitzen hauek “sendatzeko” nahirik, ezta birgizarteratzeko nahirik ere.  Epaiketak ere zigortzeko bidetik gauzatzen dira. Zenbat eta hilketa gehiago egin, orduan eta kartzela-zigor handiago ezartzen zaie epaituei. Ekintzetara mugatzen da beraz, eta zergatiek ez dute garrantzirik. Esate baterako, pertsona batek beste bat hil dezake, agian istripuz, eskuetatik alde eginda, eta zeharo damututa egon daiteke. Aldi berean, beste hilketa bat ere egon da, baina hark nahita hil du, intentzioarekin eta nahiz eta damututa dagoela esan, berriro ere egingo lukeela pentsatzen du. Bientzat kartzela-zigor bera beharko al litzateke? Ekintzetan bakarrik zentratuz gero, garbi dago baietz. Baina bakoitzaren egoera aztertuz gero, agian gauzak aldatuko lirateke.

Errudunak delitu izugarriak egin baditu ere, konponbidea ez da fisikoki eta kontzeptualki gizartetik isolatzea. Errudun horrek pertsona izaten jarraitzen du eta gizartean bizitzeko beharra izaten jarraitzen du. Egin duena eginda ezin diogu ukatu gizakiaren esentzia denaren parte izatea. Pertsona horrek ordaindu egin behar du egin duenagatik, noski baietz; eta ez dago ordain handiago eta gogorragorik norberaren kabuz egindako delituak sortu duen minaz kontziente izatea lortzea, norberak ekintza kondenatzea eta jokabidea aldatzea baino. Bide horretan laguntzea izan beharko litzateke kartzelaren helburua, egun kartzelatzat ulertzen duguna eraberritzeko eta gizarte gizatiarrago bat eratzeko.

EZ NAIZ USTE ZENUENA

Diskriminazioa, prostituzioa, langabezia, erasoak, mehatxuak… Transexualen bidea oztopoz beteta dago. Beraien gorputzean preso egoteaz gain gizartearen errepresiora kondenatuta daude arlo guztietan. Ez zaie onartzen bizimodu duin bat izateko eskubidea. Izan ere, oinarrizko eskubideak ere ez zaizkie errespetatzen, hala nola, lan duin bat edukitzekoa.
Definizio orokorrarekin geratzen bagara, transexualitatea pertsona batek beste sexuaren ezaugarri fisikoak izatea da, tratamendu hormonal edo kirurjikoen bitartez. Baina sexuz aldatzeko prozesutik haratago doa transexualitatea. Beren identitatearekin bat datorren gorputza lortu ostean gizarteak bizkarra ematea sufritu behar izaten dute. Etxetik irten eta lan bat bilatze hutsa erronka bat da pertsona hauentzat.

%81,75a fisikoki erasotua izan da.
– Mehatxuen %46a kalean jasan dute
%32ak bere generoa ezkutatzen du mehatxurik ez jasateko.
– Emakume transgeneroen %50a torturatua izan da.
– Gizonezko transgeneroen %35,7a heterosexuala izatera behartua sentitzen da.
%31,16a diskriminatua izan da lan arloan.
%16,24ak depresioa du, batez ere lan munduan diskriminatuak direlako.
%25,89ak antsietate soziala du.
%22,84a bere buruaz beste egiten saiatu da.
– Malagan gizonezko transexualen %63a saiatu da bere buruaz beste egiten 18 urterekin, eta %31a, berriz, 20 urterekin.
– 2016ko Joku Olinpikoetan 50 atleta transgenerok hartu zuten parte.
%28ari asistentzia sanitarioa ukatu zaio Estatu Batuetan transgenero izateagatik.
– Laguntzarik handiena psikiatra edo psikologoengandik edo beste profesional sanitarioren batengandik jaso duela dio %71ak.
Euskal Herrian 15 urtetik gorako 960.018 gizonezko transexual daude, eta Estatu mailan 20.078.057.
Euskal Herrian 15 urtetik gorako 905.218 emakume transexual daude eta Estatu mailan 19.423.876.
– Transexualen %65,8arentzat zailagoa da lana lortzea gey, lesbiana eta bisexualentzat baino.

GORPUTZA SALTZERA KONDENATUTA

Lan mundua irtenbiderik gabeko kale bat da transexualentzat. Hainbat lanpostu betatuta dituzte eta askotan ezkutuko ekonomiara edo prostituziora jo behar izaten dute. Batez ere, publikoaren aurrean egiten diren lanetan aurkitzen dituzte ate itxiak. Fundación Surt erakunde feministako Belen Camasaren hitzetan “bazterketa laborala da biolentzia zapaltzaileena eta ikusezinena”. Gaitzespena, lan eskubideen urraketa eta aukera falta dira Fundación Surtera jotzen dutenek aipatzen dituzten arazo nagusiak.
Legeek eta auzitegiek teorian ez dute onartzen diskriminaziorik lan munduan transexuala izateagatik. Europako Justizia Auzitegiaren arabera “pertsona bat bere sexuz aldatzeko erabakiagatik edo sexu aldaketagatik kaleratua izango balitz edo tratu desberdina jasoko balu, errespetuaren, duintasunaren eta askatasunaren kontrako jarrera litzateke.” Gainera, Justizia Auzitegiak babestu beharreko alorra dela ere azpimarratzen du. Praktikan, aldiz, diskriminazioa ohikoa da.

Bazterketa laborala da biolentzia zapaltzaileena eta ikusezinena

Lanpostu batzuetan zuzenean baztertuak izan dira gaixotasun mentalik ez izatea ezinbesteko baldintza dela aldarrikatuz. Izan ere, 1990. urtetik transexualitatea gaixotasun mental gisa katalogatzen da. Gainera, orain arte NANeko sexua aldatzeko genero disfobia diagnostiko bat aurkeztu behar izan dute. Joan den abenduan baldintza hori ezabatzeko lege-proiektuaren tramitazioa hasi zen.   Traba horiei guztiei aurre egitea ezinezkoa delakoan emakume transexual askori gizon gisa aurkeztea gomendatzen zaie.

BIKTIMETAKO BAT: 

BARCELONA 17 10 2017 Barcelona Entrevista con Belen Camarasa mujer transexual que trabaja en la Fundacio Surt FOTO de RICARD CUGAT

BELEN CAMARASA

Belen Camasarentzat, ordea, “garrantzitsua da ez ezkutatzea, normalizazioa transexual bat edozein lanpostutan ikustea ohikoa izatera iristen denean soilik lortuko baita”. Camasak gizonezko izateari utziko ziola erabaki zuenean, bere azalean bizi zuen emakume trans guztiek jasan behar izaten duten sufrimendua.

44 urte zituen, ezkonduta zegoen, bi seme zituen eta enpresa bateko giza baliabideen sailean lan egiten zuen. Gizarte patriarkal kontserbakorrean lehen mailako hiritar kontsideratua izateko baldintza guztiak betetzen zituen. Arazo bakarra zegoen, hasiera batean konponezina ematen zuena: bera Belen sentitzen zen. Azkenean pausua emateko adorea bilatu zuen, baina ez zen erraza izan: “sexuz aldatzearekin batera, ordura arte gizonezko izate hutsagatik izandako eskubide guztiak nola desagertzen ziren ikusi nuen”. Lanetik zuzenean bota ez bazuten ere, uztera gonbidatu zuten.

Formakuntza eta esperientzia zituen arren, ate guztiak itxi zizkioten eta prostituzioa izan zen irtenbide bakarra. 2011n prostitutentzako boteretze kurtso bat egin zuen Surt Fundazioan, eta geroztik bertan ari da lanean transexualak lan-munduan txertatzeaz arduratzen den teknikari gisa.

Camasaren istoria ez da kasu isolatu bat. Izan ere, kolektibo transexualeko kideen %85a langabezian dago. Espainian zenbait enpresa, multinazionalak gehienak, diskriminazioaren kontrako kodeak aplikatzen hasi dira. Bestalde, Ada Colauk, Bartzelonako alkateak, transexualei diskriminazio positiboko neurri batzuk ezartzeko proposamena egin zuen, Udaltzaingo izateko gainerakoen aukera berdinak izan ditzaten. PPk, ordea, Podemosen ekimenaren kontra egin du, besteak beste, Konstituzioaren aurkakoa dela eta horrelako neurriren beharrik ez dagoela argudiatuz. Intentzio positiboa bada ere, oraindik asko geratzen zaio praktikan fruituak ematen hasteko.

Sin título

TRANSEXUALAK KIROLEAN

PARTIDA BAT IRABAZTEKE

Inoiz pentsatu al duzu “ez emakume ez gizon” izateagatik kirol lehiaketetatik kanporatuak izan diren pertsonen egoeraren inguruan?Gizonezkoek, kirolean, testosteronak ahalbidetzen duen muskulu-potentziari esker, emakumeen aurrean abantaila dutela esan ohi da.

Gure espeziea gizon eta emakumeez osatua dagoela onartzen badugu, argi dago kontua ondo bereiztea dela, eta gizabanako bakoitza dagokion taldean sartzea. Kasu batzuetan, ordea, “sexua” zehaztea ez da hain erraza izaten. Lehen begiratu batean huskeria dirudi: genitalak begiratu eta zalantzak argitu. Horixe da Grezia klasikoan egiten zena; bertako Olinpiar Jokoetan, sorpresarik egon ez zedin, atletek (guztiak gizonezkoak ziren) biluzik lehiatzea erabaki zen.

Horrek, ordea, ez du ahalbidetzen egun eztabaidatsuak diren kasuak argitzea. Genero identitateak emakume edo gizon izatearen kontzientziarekin du zerikusia, normalean genitalen garapenerakin bat etortzen delarik. Transexualen kasuan kontua ez da hain erraza, izan ere, hautemandako genero identitatea (emakume edo gizon sentitzea) eta sexu legala edo genitalen arabera ezarritakoa ezberdinak dira. Pertsona horiek bereziki kaltetuak izaten dira kirol profesionalean, beraien garapen sexuala ez baita burutzen emakume eta gizon identifikatzearekin. Horregatik, lehiaketa justuagoa izan dadin ez da nahikoa gizon eta emakumeen arteko sailkapena egitearekin, ez behintzat orain arte egin den moduan.

Gakoa parte hartzaileen artean ezaugarri eta aukera antzekoak egotea bada, agian ez da nahikoa genitalen itxuraren arabera taldekatzearekin. Agian beste erreferentzia batzuk hartu behar dira kontuan, adibidez, odoleko testosterona edo masa muskularra neurtzea. Horren harira Nazioarteko Olinpiar Batzordeak adierazi zuen gakoa ez dagoela kromosometan, testosterona kantitatean baizik.

2016an, Rioko Olinpiar Jokoen antolakuntza taldeak transexualek haien egungo generoaren
 kategorian parte hartzea ahalbidetu nahi izan zuten, hisorian lehen aldiz.

Dena den, emakume transexualei lehiaketa baino urtebete lehenago testosterona 10nmol/L-ren azpitik izatea eskatzen zitzaien, izan ere, emakumeek berez gizonezkoek baino testosterona gutxiago dute, txikiagoak dira, masa muskular txikiagoa dute eta baita indar, abiadura eta erresistentzia gutxiago ere. Neurri horrek eztabaida sortu zuen gizartean.

Batzuen ustez, testosterona dela eta, jaiotzetik emakumezkoak direnak desabantaila egoeran daude transexualen aurrean, izan ere, gizonezkoek emakumezkoek baino %10eko errendimendu handiagoa dute.Britaniako New Statesman publikazioaren editorea den Helen Lewisen iritziz, kirol jakin batzuetan, saskibaloian esaterako, abantaila egoeran egon daitezke transexualak. Oregoiko zentro medikuko medikua eta fisikaria den Joanna Harperren ustez (transexuala bera), ordea, gimnasiaren arloan desabantaila egoeran daude. Are gehiago, Harperrek eginiko ikerketa batetik ondorioztatu zuen gizonezkoei, emakume generora aldatzean, errendimendu gaitasunak murrizten zaizkiela eta gainontzeko emakumeen maila berean kokatzen direla.

BITXIKERIA: Grezia klasikoko Olinpiar Jokoetan, sorpresarik egon ez zedin, atletek biluzik lehiatzea erabaki zen.

136_olimpia_5_2000x1669

KASUAK

Australia hegoaldeko golf txapelketa irabazi zuen lehen transexuala. Mianne Bagger.

Australia hegoaldeko golf txapelketa amateurra irabazi zuen lehen emakume transexuala izan zen Bagger 1999an, 2001ean9074502-3x2-940x627 eta 2002an, eta egun seigarrena da Australian. Kritika asko jaso zituen transexuala izateagatik eta askok emakumea ez zela esaten zuten, indar fisiologiko maskulinoaren hondarra gelditzen zitzaiola leporatuaz.

Borroka librean aspalditik aritzen den 17 urteko transexual estatubatuarra. Mack Beggs.

Emakume izatetik gizonezko izatera pasatzeko ebakuntza baten ostean, oztopo asko aurkitu ditu ibilbide profesionalean. Beggsen aurkari askok bere aurka jokatzeari uko egin diote. Oso iraindua izan den kirolaria dugu estatubatuarra1487980744-NS_24MackBeggsB15.

Lesioa” zuen atleta profesionala. María Jose Martínez Patiño.

Marka asko lortu dituen atleta espainiarra da. Bere transexualitatea ezkutatzen saiatu zen Espainiako Atletismo Federazioa eta “lesio” baten ondorioz erretiratuarazi zuten, honek gehiago lehia ez zezan. Dena dPATIÑO-EFEen, korrikalari galiziarra 1986an Oviedoko pistetara itzuli zen eta Federazioak bere kasua hedabideetan zehar zabaldu zuen. Federazioko lehendakariaren aburuz hobe zen haiek zabaltzea kasua, mediku frogetan agertzea baino. 1988an Federazioak lehiatzen utzi zion berriro. Egun Vigoko Unibertsitatean dihardu irakasle eta entrenatzaile lanetan.

Eskoziako 1980. hamarkadako txirrindulari ospetsuena. Philippa York.

80. hamarkada amaierako eta 90. hasierako txirrindulari eskoziarra da Philippa York.  Bere garaiko eskalatzailerik onenetarikoa izateagatik da ezaguna, mendiko liderra izanik Tour batean eta Giro batean. Perico Delgadoren garaian itxaropen guztia beregan zegoen.

robert_millar

Sexu-aldaketa egin zuen futbolaria. Miranda Selman.

Futbolari ohi honek profesional moduan jokatu ostean sexuz aldatzea erabaki zuen. Ondoren, Mexikoko komunitate homosexualeko taldean aritu zen jokalari eta entrenatzaile lanetan. Taldearen helmuga nagusia Futbol Gay eta Lesbikoaren Erakunde Internazionalak antolatutako Mundialean parte hartzea zen, eta 2012an lortu zuten. miranda-salman

Estatu Batuetako teniseko Open txapelketa. Renée Richards.

Renée Richards txapelketa horretan parte hartu zuen lehen emakumezko transexuala izan zen. Gizon izatetik emakume izatera pasa zenez, emakumeen kontra jokatzeko nahia life-2015-05-renee-richards-renee-richards-tennis-openadierazi zuen. Horretarako, ordea, New Yorkeko tribunalen onarpena behar zuen, urtebete lehenago ere eskatu zuena eta ukatu egin ziotena. Eztabaida sortu zen eduki zezakeen abantailaren inguruan.

BIDEA , EKINEZ EGINA

Ukaezina da egun transexualek diskriminazio ugari jasaten dutela. Erakunde eta alderdi politikoak ekimen positiboak aurrera eramaten ari badira ere, oraindik amaitu gabeko kapituluak daude. LGTB mugimenduaren sentsibilizazio eta aldarrikatze lan konstantea ezinbestekoa da transexualek edozein hiritarrek dituen eskubideak izateko bidean. Baina mugimenduak berak dioenez, ezunbestekoa da gizartea heztea transexualen bizikidetzarako.

Horretarako instrumentu erabilgarri bat zinea izan daiteke. Transexualen inguruko filmografia geroz eta ugariagoa da. 70. hamarkadan jada errealitate honen berri ematen zuten pelikulak zeuden, horien artean Un año con trece lunas. 2016an La chica danesa pelikulak Oskar sarietarako hainbat izendapen jaso zituen. Prentsa aldetik ere egin da aurrerapausoa, gero eta presentzia handiagoa eskuratu baitu kolektibo honek. Gaiaren inguruan egindako erreportai zein elkarrizketez gain, aipatzekoak dira Times eta Play Boy aldizkarien azaletan argitaratutako transexualen irudiak.

Amaitzeko, egungo ikuspegia eta pentsaera zabaltzeko bide bezala har daiteke bertsolaritza. Gizarteko hainbat auzi eta dilemaren inguruan jarduten dute bertsolariek eta hori ikusi ahal izan dugu azken hilabeteetan jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusian. Esaterako, nabarmentzekoak dira Irungo finalaurrekoan Maialen Lujanbiok transexualitateari buruz botatako bertsoak.

chica-danesa 1477491479_contentplayboy_0

Hau ta hura naiz hartzen ari naiz

zenbait botika hormona

gizona eta andrea nauzu

ez andrea ez gizona

nere inon ez egon nahia ote

da zure ezinegona.

Maialen Lujanbio 2017

 


 

“DENEK USTE DUTE MUNDUA ALDATU EGIN BEHAR DELA, BAINA INORK EZ BERE BURUA ALDATU BEHAR DUENIK”

Jarraian duzuen estekan klik eginda, gure erreportajea irakurtzeko aukera izango duzue. Bertan, Euskadiko Hezkuntza sistemak etorkinen kudeaketa nola egiten duen aztertu dugu.

“Denek uste dute mundua aldatu egin behar dela, baina inork ez bere burua aldatu behar duenik”

“Patioan ostia bat emango dizut”

Genero ezberdintasuna gure gizartean oso errotuta dagoen gaitza da, baina honek ondorio tragikoak dituenean bihurtzen denean soilik da albiste. Zer egin daiteke hori hala izan ez dadin? Zer egin gure seme-alabek etorkizun batean horrelako jarrerarik izan eta jasan ez dezaten?

Ander, Mirari eta Eñaut ikastolako beraien aulkietan eserita marrazten ari dira. Astearte goiza da eta lehen hezkuntzako bosgarren mailako ikasle hauen ordutegiaren arabera, plastika ordua da. Ander errotulagailu beltzarekin kamioi bat margotzen ari da bere folio zurian. Mirari buru-belarri dabil marraztu berri duen soineko arrosa bat margotzen. Eñaut Messiren futboleko zapatilei azken ukituak ematen ari da, eta oinetakoek hiru marratxo arrosa dituztela gogoratu da. Eñauti ez zaio arrosa batere gustatzen, “neskena” dela dio, baina irakasleari Messiren erretraturik zehatzena egingo duela zin egin dio. Ez dauka beste aukerarik. Hirurak eserita dauden mahaiaren erdian dagoen margo kaxan errotulagailu arrosaren bila hasi da, baina ez du aurkitu. Bere ingurura begiratu eta Mirari ikusi du desiratutako errotulagailua eskuartean duela. Eñautek bi aldiz pentsatu gabe, eskutik kendu dio margoa eta neskatilaren marrazkian marra luze bat margotu du. Mirarik bere ikaskidearen jarrerarekin harrituta, errotulagailua berak zeukala esan dio ahots hari batekin, eta mesedez itzultzeko eskatu dio. Eñautek indartsu erantzun dio: “Messiren botak zure soineko hori baino garrantzitsuagoak dira, beraz isildu zaitez, bestela patioan hostia bat emango dizut!”.

Irakurri berri duzun pasarte hau fikziozkoa bada ere, horrelako gertakariak uste baino ohikoagoak dira gure inguruko eskoletan. Agian zure herriko eskolan Anderrek Ion izena du, Mirarik Ane eta Eñautek Paul, baina ziur genero ezberdinen arteko harremanetan antzerako arazoak sortzen direla. Gehienetan ez dugu horrelako gertakarien berri izaten, ez baitira albistegietan agertzen eta gure seme-alabek askotan isildu egiten baitituzte, eta ondorioz, sarritan isileko gaitz bat bihurtzen da. Baina beraien berri dugunean ere, “umekeriatzat” jotzen ditugu, “azken batean umeak dira, ez?” esanez gaiari garrantzia kentzen diogu, umeen gauzak besterik ez dira. Aldiz, eguerdiko albistegian 15-29 urte bitarteko gazteen % 33ak beraien bikotekideak janzten duen arropa aukeratzea, norekin geratzen den erabakitzea eta beraien bizitzako beste hainbat aspektu kontrolatzea “normaltzat” jotzen dutela albiste dela ikustearekin batera, eskuak burura eramaten ditugu guztiz asaldatuta. Eta orduan geure buruari galdetzen diogu ea zerk huts egiten duen gazteen hezkuntzan, ea zeri erreparatzen dion hezkuntza sistemak XXI. mendean oraindik horrelako jokabideei amaiera eman ez bazaie.

Agian hori da egungo akats nagusietako bat, hezkuntza sistema arazo horren erantzule bakarra dela uste izatea. Donostiako Berritzeguneko (Donosgune) Lehen Hezkuntza etapako aholkularia den Ana Extramianak dioen bezala, eskola umearen hezkuntzan eragina duen sistemetako bat da, familia eta gizartea diren bezalaxe. Sistema bakoitza autonomoa da eta guztiek hartzen dute parte haurraren heziketan. Arazoa sistema horien artean kontraesanak sortzen direnean hasten da. Haurrek batez ere beraien testuinguruan bizi dituzten esperientzien arabera ikasten dute. Eskolan genero berdintasuna sustatzeko parekidetasun eta hezkidetza programa bat aurrera eramanda ere, haurrak etxeko lan guztiak egiteaz arduratzen dena ama dela ikusten badu eta gainera, aitaren jarrera matxistak jasaten dituela, eskolan ikasiak ezer gutxirako balio dio.

Maite Pardina La Salle Zarauzko koordinatzaileak ere garbi dauka bere ikuspuntua gai honen inguruan: “Genero berdintasuna bezalako gai batean etxean jasotzen denak garrantzi handia du: etxean etxeko lanak nork egiten dituen, rolak nola dauden banatuta, boterea… hor ikasten da gehiena”. Hala ere, horrek ez du esan nahi hezkuntza sistemak ezer egin ezin dezakeenik egoera horri konponbide bat emateko. Arestian aipatutako sistema guztiek dute beren ardura horrelako gaietan, eta hezkuntza sistemak ere badu zeresana. Elena Simón Rodríguez mugimendu feministako zabaltzaileetako batek dioen moduan “eskolak ez du genero bazterketarik sortzen, baina elikatu, hezi eta inertziaz erreproduzitzen du beste norabiderantz ez jokatzeagatik”.

Berdintasuna bultzatuz

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Eusko Jaurlaritzak bere horretan berdintasun sailik ez badu ere, Jaurlaritzaren erakunde autonomoa den Emakunde da  hezkuntzaren alorrean, eta beste hainbat esparrutan, genero berdintasuna bultzatzeaz arduratzen den erakunde ofiziala. Erakunde horren lanari esker, egun euskal ikastetxeetan genero berdintasuna eta bata bestearekiko errespetua sustatzeko Nahiko! bezalako programak sustatzen dira.

2013an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura sailak “Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana” argitaratu zuen, baita 2020rako Heziberri hezkuntza plana diseinatu ere, non horren ondorioz ikus daiteke genero berdintasuna balio transbertsal bat bezala agertzen dela.

Jaurlaritzaz gain, udalek ere badute zeresana genero berdintasuna sustatzearen alorrean. Euskadiko udalek beraien aurrekontuak zein alorretara bideratu nahi dituzten erabakitzeko aukera dute, eta askok hezkuntzari egokitzen zaion diru kopurua genero berdintasuna sustatzeko bideratzen dute.

Horrenbestez, euskal ikastetxeek Eusko Jaurlaritza, Emakunde eta tokian tokiko udalek eskaintzen dizkieten genero berdintasuna bultzatzeko programak eskuragarri dituzte, eta hala ere, oraindik umeengan jarrera matxistak antzeman daitezke. Umeen hezkuntzan eragina duten aurrez aipatutako beste sistemek ere zeresana dute, noski badutela, baina nahikoa al da eskoletan programa horiek aurrera eramatearekin?

Gurutze Ortega Zarauzko La Salle ikastetxeko irakaslearen esanetan ezinbestekoa da hausnarketa sakonago bat egitea genero berdintasunaren inguruan: “Haurrek eskolako klaseetan genero berdintasunaren aldeko mezuak jaso ditzakete, baina ondoren eskolako testuinguruan zenbat gizonezko daude Haur Hezkuntzan lanean? Zenbat Lehen eta Bigarren Hezkuntzan? Eta zuzendaritza taldean? Garbitzen aritzen diren langileak gizonezkoak ala emakumezkoak dira? Eta Gorputz Hezkuntzako irakasleak? Eta sukaldekoak?”. Baina ikasgeletan jasotzen dituzten mezuen kontraesanak aurkitzeko ikasleek ez dute klasetik atera beharrik ere. Erabiltzen dituzten liburu eta bestelako materialetan genero bakoitzaren rolak oso markatuta daude, eta erabiltzen den hizkuntzan ere genero ezberdintasunak oso nabariak dira.

“Baina hori arazo bat al da?” galdetuko diote askok beraien buruari. Genero ezberdintasuna zuzenean indarkeriaren sinonimotzat jotzen da askotan; tartean biolentzia fisikorik ez badago, arazorik ere ez dago. Eta hori bai dela benetan arriskutsua. Genero ezberdintasunak sortzen duen ondorio larrienetako bat indarkeria fisikoa bada ere, badira biolentzia fisikotik haratago doazen beste arazo batzuk ere (ikus izebergaren irudia).

izeberga

Berdintasun, osasun eta zerbitzu sozialen ministerioak 2014an eginiko kanpainako irudia. https://www.msssi.gob.es/campannas/campanas14/haySalida016.htm

Gaur egun albisteetan entzuten diren genero ezberdinasunarekin erlazionatutako gertaerak erailketekin lotuta egon arren, biolentzia mota hori hilketak baino are gehiago da. Hain zuzen ere, indarkeria matxista bereizteko hiru maila daude. Ezagunena, baina ez horregatik existitzen den bakarra, norbaitek nahita eta nabarmenki beste norbaiti kalte fisikoak eta psikologikoak eragiten dikizkionean ematen dena da, hau da, zuzeneko indarkeria. Baina ez da bakarra. Egiturazko biolentzia ere existitzen da, eta hori gizartearen egituraren ondoriozko bidegabekerian eta ezberdinkerian islatzen da.  Azkenik, biolentziarekin identifikatzen zailena dena, indarkeria sinbolikoa, alegia, adierazpen kulturalen eta lengoaiaren bitartez emakumeen menpekotasuna mantentzen duten sinboloen multzoa. Indarkeria matxista horiek identifikatzeko zailtasunak mikromatxismoak ez antzematea dakar, eta hori da azken batean jendeak genero ezberdintasunaren aurka lan egiteko beharrik ez dagoela uste izatearen arrazoia.

Napoleonek zioen ”Herriak ez du aske izan behar, aske dela sinestarazi behar zaio. Aske dela uste duenean askatasunagatik borrokatzeari uzten dio.” Genero berdintasuna lortzeko borrokan ere antzeko zerbait gertatzen da. Pentsa daiteke egin zitekeen guztia egina dagoela, lortu dela lor zitekeen guztia, baina oraindik bide luzea dago aurretik, aurre egin beharreko gatazka ugari daude oraindik.

Gaur Eñaut izango da bere ikaskide den Mirariri errotulagailu arrosa indarrez kentzen diona, baina bihar bera izan daiteke bere neskalagunari gona motzegia duela argudiatuz kentzeko esaten diona. Gaur Eñauten irakasle den Arratek entzun du gelan gertatutakoa eta Eñaut jolas garaian patiora joan ordez gelan geratu da gertatutakoaren inguruan idazlan bat egiten. Baina bihar jolas garaian Arrate kafea hartzen egongo da beste irakasleekin eta zu zeu izan zaitezke horrelako egoera baten lekuko. Gaur horrelako jarrerei frenoa jarri diezaiekegu, bihar beranduegi izan daiteke.

Genero ezberdintasuna gabonetan

Genero ezberdintasuna gure eguneroko bizitzan txertatuta dagoen zerbait bada ere, bada urteko une bat non bereziki bere presentzia nabarmena den: gabonak. Urteko sasoi honetan ugariak dira ospakizunak, jostailu eta lurrinen iragarkiak, hainbeste gehiegikeriren ondoren irabazitako kiloak galtzeko dieta miragarriei eskaintzen zaizkien aldizkarietako orrialdeak… Inoiz pentsatu al duzu gauza horien inguruan genero berdintasunaren ikuspegitik?

  • Sedukziorako lurrinak

Ohikoa zaigu emakumeak objektu erotiko bezala ikustea iragarkietan. Iragartzen dutena izan daiteke lurrin bat, gizonezkoentzako arropa ala auto bat, baina emakumearen papera antzekoa da guztietan: iragarkiko akzioa aurrera eramaten duen gizonari plazerra ematea edota beraien alderdi sentsualena erakusteai. Emakumeak maniki bezala agertzen dira gizonezkoek harrigarriak diren egitekoak aurrera eramaten dituzten bitartean.

  • Gorputz inperfektuena

Guztiz normaltzat jotzen dugu emakume bati gabonetan lehen zimurrak ekiditeko kremak edota push up moduko bularretakoak oparitzea, eder, lirain eta zimurrik gabe mantentzeko denbora luzez. Zer dira, bada, zimurrak eta adinak aurrera egin ahala erortzen diren bularrak? Inperfekzioak, ekidin beharreko ezaugarriak. Eta horiek bezala telebistan noiznahi agertzen diren zelulitisaren aurkako kremak, gabon ondorengo emakumeen aldizkarietan dieta mirariei eskaintzen zaizkien tarteak… emakumearen irudia geroz eta gehiago zokoratzen duten aspektuak eta genero ezberdintasuna suspertzen dutenak.

  • Barbie-ak neskentzat, Scalextric-ak mutilentzat
Gabonekin batera iristen dira etxera jostailuen katalogoak: arrosa koloreko panpinez betetako orrialdeak neskentzat, eta auto eta kamioiz jositako orrialde gorri eta urdinak mutilentzat. Umeek Olentzero eta Errege Magoentzako gutuna idatziko dute beti ere beraien generoari dagozkion katalogoko orrialde horietatik atera gabe. Urtarrilaren 6a iristen denean umeei beren generoaren arabera “egokitzen ez zaien” orrialderen bateko opariren bat ekarri badiete, ume horiek beraien lagunen iseka, burla eta barreen abiapuntu izango dira. Ez al da ordua horrelakoak aldatzeko? Hori bera pentsatu behar izan zuten Audi auto enpresako kideek ondorengo iragarki hau egitean.

  • Amaren plater goxo horiek

Gabonak familia osoak mahaiaren inguruan ospatzeko garai ezinhobea izan ohi den arren, bada beti norbaiten hutsa: gure amak. Ezberdintasunaren beste aurpegietako bat begi bistakoa egiten da mota honetako otorduetan, emakumezkoak baitira etengabe aurrera eta atzera ibiltzen direnak otorduaren nondik norakoak kontrolatu eta denentzako gustagarria izaten ari dela ziurtatzen.

Egoera honen aurrean, ordea, badira aldaketa bultzatu nahi duten taldeak, emakumeak ere mahaian egon daitezela babesten dutenak honelako kanpainen bitartez:

Feminismoa: hain gorrotatu eta emankorra aldi berean

Feminismoa egun oraindik zeresan handia ematen duen mugimendua da. Askok ez dute oso garbi, ordea, zer defendatzen duen: emakumearen nagusitasuna gizonezkoaren aurrean, genero berdintasuna… Kontzeptu hau autore ezberdinen ikuspegitik modu ezberdinean uler badaiteke ere, guztiek defendatzen dutena emakume eta gizonezkoen aukera berdintasuna da, gure gizartean hain errotuta dagoen patriarkatu horri aurre egitea eta benetan genero berdintasuna sustatzea.

Pertsona askori utopia irudituko zaie mugimendu honek defendatzen duena, gure gizartean gizonezkoaren nagusitasuna kulturaren zati delako, eta baita gure izatearen zati ere. Baina inork noizbait utopia horretan sinetsi izan ez balu egungo egoera oso ezberdina izango litzateke.

Hizkuntzaren garrantzia · Ana Extramiana

Hizkuntzaren garrantzia · Ana Extramiana

Zer lortu da orain arte feminismoaren aldarrikapenei esker?

Historian zehar genero berdintasunaren aldeko neurri asko lortu badira ere, hona hemen esanguratsuenak:

  • Emakumeek boto emateko eskubidea edukitzea
  • Emakumeek erdi eta goi mailako hezkuntzan parte hartzeko eskubidea izatea
  • Emakumeen askapen sexuala
  • Emakumeek lanbide bat izateko aukera izatea
  • Emakumeek gizonen baimenik gabe hainbat gauza egiteko eskubidea izatea: gidatzea, bankuetako diru kontuekin autonomia izatea…

Lor zitekeen guztia lortu al da genero berdintasunean?

Aski da gure ingurura begiratzea hori horrela ez dela konturatzeko. Oraindik bide luzea dugu jarraitzeko, baina hona hemen etorkizun labur batean lortu beharreko aldaketa beharrezkoenak:

  • Amodio erromantikoaren mitoarekin haustea, norbanako bakoitza ez da bestearen laranja erdia. Gu geu laranja osoa gara, nahikoa gara.
  • Maskulinitate berriak sortzea eremu ezberdinetan: emozioetan, umeen zaintzan…
  • Egunerokotasunean hain errotuta dauden mikromatxismoak gainditzea
  • Gizonezkoen partehartzea bultzatzea mugimendu sozialetan eta feminismoan

Zer egin ikastetxeetan hori lortzeko pausoak emateko?

Genero berdintasuna lortzeko hezkuntza ezinbestekoa da, eta hezkuntza sistemak bertan zeresan handia du. Zer egin dezakete ikastetxeek norabide horretan pausoak emateko?

  • Hizkuntzaren sexismoaz ohartu eta kutsu sexista duten esamoldeak ekidin
  • Gizarteko aniztasuna islatzeko irudiak arretaz aukeratu
  • Mikromatxismoei amaiera eman
  • Ikasleen familiak hezkidetza proiektuetan inplikatu
  • Ikasleekin hipersexualizazioa landu gure bizitzako alor gehienak nola kutsatzen dituen konturatu daitezen.

Elkarrizketak

“Genero ezberdintasuna ez da biolentzia fisikoan bakarrik islatzen”

Ana Extramiana egun Donostiako Berritzeguneko (Donosgune) Lehen Hezkuntza etapako aholkularia eta elkarbizitza-hezikidetza gaien arduraduna da.

Erdian Ana Extramiana, Bidelaguna Programari buruzko hausnarketa egin ondoren. Iturria: donosgune.blogspot.com.es

Erdian Ana Extramiana, Bidelaguna Programari buruzko hausnarketa egin ondoren.
Iturria: donosgune.blogspot.com.es

Zein paper joka dezake hezkuntza sistemak jarrera matxistak ekiditeko?

Nik uste dut prebentzioa lantzeko ikasleekin mahai gainean jarri behar dela egoera zein den, (atsekabetutako tonua) eta  datuen arabera azken urteetan gazteen artean emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez zenbakiak igotzen joan dira. Beraz, argi dago zerbait egin behar dugula, eta gizarteak egingo du, familiek ere bai, baina gurea da ardura eta beraz, gure aldetik programak egiten ari gara.

Nola baloratuko zenuke hezkuntza sistemak proiektuen bidez egiten duen lana?

Aurrerapausoak egon direla nabaria da, hala ere, urte askotan zehar lan asko egiten ari gara eta ordainetan oso gutxi jasotzen dugu. Nik uste dut hezkuntza-sistema alde batetik pixka bat atzean gelditzen ari dela.

Hezkuntza departamentutik zer egiten duzue ikasketetako ordutegian berdintasuna lantzeari tarterik ez eskaintzen aurrean?

Gizartean emakumearen aurka dagoen biolentzia ikusita, duela lau urte gure departamentuan plan bat egiteko beharra ikusi genuen. Orain ikusiko dugun bezala (testuak erakutsiz) gai pila daude ezberdintasunaren barruan, ez da biolentzia soilik. (Ilusioz) ezberdintasun honi aurre egiteko, eskaintza ezberdinak jasotzen dituen plan estrategiko bat osatu genuen. Hau bultzatzeko, batez ere aniztasun afektibo-sexualarekin lotuta, ikastetxeei proiektuak eskatzeko aukera eman zaie, eta behin eskatuta, errekurtso bat lortzeko aukera eman zaie.

Zein egoera aurreikusten duzu genero berdintasunari dagokionez etorkizun batean?

Legeak baditugula ikusten dut, baina baita hauek ez ditugula betetzen. Azken datuak oso kezkagarriak dira; zenbat emakume hiltzen dira genero biolentziagatik! (haserre). Horietatik % 40ak lehenagotik bere bikotekidearen aurkako salaketa jarria zuen. Baina berriz ere gogoratu behar dugu genero ezberdintasuna ez dela biolentzia fisikoan bakarrik islatzen. Egun, genero biolentzia bai fisiko zein psikologikoa eragin eta sufritzen duten gazte kopurua inoiz baino gehiago altuagoa da. Ezbairik gabe, egoera horren aurrean hezkuntza sistemak zerbait egin behar du, baina hezkuntzak bakarrik ezin du.

“Hezkuntza sistemak garrantzi handia du
genero berdinketa eman dadin”

Gurutze Ortega Zarauzko La Salleko lehen hezkuntzago bosgarren mailako tutorea da. Bost urte daramatza lehen hezkuntzako irakasle izaten eskola berean.

Gurutze Ortega, Zarauzko La Salleko irakaslea

Gurutze Ortega, Zarauzko La Salleko irakaslea

Zein paper joka dezake hezkuntza sistemak horrelako jarrera matxistak ekiditeko?

Hezkuntza sistemak garrantzi handia du genero berdinketa eman dadin. Haurrek ordu asko igarotzen dituzte eskolan eta balio egokiak transmititzeko eta lantzeko aukera paregabea izaten da bertan

Zein erronkei aurre egin beharko lioke hezkuntza sistemak?

Azken urteetan programak sistematikoki egiten dira eta oso egokiak iruditzen zaizkit. Bestalde, txikitatik egiten den eguneroko lanketarekin jarraitzea beharrezkoa da. Errespetuzko harremanak bultzatu behar ditugu eta kontzientzia hartu behar dute zenbait jarrera onartezinak direla.

Zure ikasleen artean inoiz hauteman al duzu jarrera matxistarik? Zer egin duzu beraiei aurre egiteko?

Bai hauteman ditut zenbait jarrera matxista eta esku-hartzea oinarrizkoa iruditu zait. Gertatutakoa behatu eta aztertu dugu eta azkenik ondorioak atera ditugu. Harreman osasuntsuak eta berdintasuna era aktiboan sustatzea izango delarik helburu nagusia.

Zein egoera aurreikusten duzu genero berdintasunari dagokionez etorkizun batean?

Oraindik ere gizarte matxista batean bizi gara. Erronka handia dugu aurretik, eta guztien elkarlana beharrezkoa da benetako berdintasuna lortzeko. Eskolak eta familiak eskutik joan behar dugu. Gaur egungo gure haurrak etorkizuneko gizarte izango dira eta jasotzen duten hori, izan da, eskainiko dutena.

Katalunia demokrazia eske

Azkeneko urteetan herrialdeko panorama politikoa astindu dute demokrazia aldarriek. Sentsibilitate politiko bakoitzak irtenbide demokratikoa eman nahi dio, hori zertan datzan adostu gabe.

katalunya diada

Lukas Barandiaran, Gorka Benito, Igor Etxebarria eta Mikel del Val

Gutxitan gertatu ohi da gatazka baten baitako aurkako bi alderdiek argudio bera erabiltzea bakoitzak bere nahiari zilegitasuna emateko, kontuan hartuta bi nahi horiek bateraezinak direla. Surrealista, pentsa lezake batek, inkongruentea, beste batek, egoera hau ,ordea, Espainiako Estatuko esfera politikoan ematen ari den berebiziko eztabaidan gertatzen ari da. Alderdi Popularrak Kataluniako prozesu independentistari zilegitasuna kentzeko, “antidemokratikoa eta askatasunaren aurkakoa” dela dio. Prozesu independentistaren bultzatzaileak, berriz, erabakitzekoeskubidean eta herritarren mandatuan, hots, demokrazian funtsatzen dute beren ekina. Bietakoren bat azpijokoan dabilenaren seinale? Ala besterik gabe, kontzeptua ulertzeko modu desberdinak?

PP-k Kataluniako prozesu independentista “antidemokratiko eta askatasunaren aurkakoa” dela dio.

Prozesu independentistaren bultzatzaileak demokrazian funtsatzen dute beren ekina.

Ez zaio galderari erantzun behar ohartzeko demokrazia kontzeptuak garrantzi handia duela egungo eztabaida politikoetan; zilegitasuna, eta ondorioz, boterea ematen dio kontzeptuaz jabetzen denari. “Demokratak” duen boterea, beraz, nabarmen igartzen da; ez hainbeste, “demokrata” horrek defenditzen duen edukia zein den, kontrako ideiak dituzten biek argudio bera baliatzen baitute.

Hau da, Kataluniako egoerari irtenbide demokratikoa eman nahi diote alde guztiek: Espainiako Konstituzioaren defentsa sutsua egiten dutenek, zein alde bakartasunetik Kataluniako Errepublika eraiki nahi dutenek. Baina, orduan, zein da irtenbide demokratikoa?

Egun Katalunia egunkarietako portadetan mantentzen duen gertaeren jatorria urte batzuk lehenago jarri behar dugu. Alde batetik, Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutua ukatu zuen 2010ean; aurrez kataluniarrek erreferendumean eta Espainiako Gorteek onartu zuten testu berbera. Jasotako ezetzak ernatu zuen egungo prozesuaren hazia. Bestalde, Estatuko ordezkapen sistemarekiko desadostasuna adierazten zuen mugimendua piztu zen 2011an, oro har 15M bezala ezagutzen dena. Mugimendu horrek eginiko eskaerek ere eduki zuten oihartzuna Katalunian, horren adibide argiena, urte hartan bertan Parlamentua inguratu izana.

artur mas

Demokraziaren aldarria

Bi mugimendu horiek eraldaketa demokratikoak galdegiten zituzten. Eraldaketa nahi hori argi azaltzen du Mario Zubiaga EHUko irakasleak: “Azkeneko hauteskundeetan Katalunian gehiengo oso batek esan badu ez zaiola gustatzen konstituzio hori, eta ez duela beretzat hartzen, esan nahi du Katalunian data iritsi zaiola Espainiako Konstituzioari”.

Biak ala biak eskakizun demokratikoak ziren, txanpon berberaren bi aldeak. Katalunian, ordea, bi eskariek bat egin zuten. Ordezkatze sistema klasikoarekiko kritika eta eraldaketa eskaria nazio askatasunaren aldarrikapenean txertatu zen; honela, bi eskari demokra
tikoak autodeterminazioaren aferak barnebildu zituen. Demokrazia eskaerak presio handia egin zuen gizartetik, eta hori izan berau kanalizatzeko tresna.

Aldarriak, 2010ean indarra hartu zuen unetik hazi egin da esponentzialki; erabakitzeko eskubidearen eta independentziaren aldekoak etengabe hazi dira. Horren erakusle da, besteren artean, herritarren %80 erabakitzeko eskubidearen aldeko izatea, eta udalerrien %90 ere, Nuria Miralles CUPeko idazkaritza nazionaleko kidearen eta Zubiagaren arabera.

2010ean Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutua ukatu zuenean ernatu zen egungo prozesuaren hazia.

Azkeneko Diadan, 2015 ekoan, herri baten populazioaren %15-20 mugitu zen aldarri baten alde.

Baina Mirallesek dioen antzera, mobilizazio indepedentista handiena ez da izan hauteskundee
tan baizik eta kalean. Alderaketa interesgarria egiten du Zubiagak horren harira; azkeneko Diadan, 2015ekoan, zenbat milioi pertsona mugitu ziren aztertuta, herri baten populazioaren %15-20 mugitu zen aldarri baten alde. Espainia mailan ehuneko berdinak aplikatuta, ez litzateke posible izango horrelako manifestazio bat; non biltzen dira, ehunekoak mantenduta, 7 edo 8 milioi pertsona?

Deigarria da, halaber, Zubiagak prozesua Kataluniako gizartean aparraren antzera hedatu izanari egozten dizkion arrazoiak. Bere ustetan, orain arte Espainiako Gobernuak mantendutako jarrera ezezkorra izan da gorakada horren erantzule. Gobernuaren jokamoldea azaltzeko ondorengo arrazoia ematen du: egoera honetara heldu gara ez zaiolako erantzuna eman aurreko markoari, erabakitzeko eskubidea bai ala ez markoari. Bere iritziz, Espainiak beldurra dio aurreko markoari, badakielako galduta zeukala eztabaida aurreko markoan, eta pentsatu du hobe dela marko independentistara eramatea eztabaida hau, hor irabazteko aukera duelako. Eztabaida independentzia bai ala ez baldin bada, posizioa parekatu egiten da. Behartu egin ditu ICV, Catalunya Sí que es Pot eta PSC Espainiaren aldeko defentsa egitera.

Erreferenduma irtenbidea ote?

Prozesu honen irtenbidea zein izango den argi dauka Zubiagak: “Nik esango nuke modu oso partikularrean, indar metaketa honek guztiak, arrazoizko ikuspegi batetik beiratuta, emango duen emaitza izango dela Kataluniak legezko erreferendum bat egingo duela bere estatus politikoari buruz”.

Baina denak ez datoz bat erreferendumaren irtenbidearekin, bando “demokrata” batean zein bestean. Mirellesek dio tresna “arriskutsu eta manipulagarria” dela. “Ezezkoaren alde egingo ez lukeen jende askok aukera hori hautatuko luke, baina umezurtz utziko lituzke, nolabait. Bere bizitzaren etorkizuna, baita familiarena eta komunitatearena momentu batean aukeratzera behartzen ari zara egoera horretan”.

Demokraziak herritarren nahiaren arabera jokatzea inplikatzen du, baina gizartearen erabakia zein den ondorioztatzeko iritzia emateko mekanismoak erabiltzea beharrezkoa da, hots, mekanismo partehartzaileen beharra dago. Zubiagak hainbat mekanismo azaltzen ditu “demanda edo errebindikazio sarrera desberdinak” jasotzeko. Bata “botoa edo boto arautua”, beste bat litzateke “mobilizazioa kalean, maila desberdinetan”. “Erdibideko formulak” ere aipatzen ditu, A-9ko kontsulta, esaterako. Beste modu batzuk “ikuspegi korporatiboago batetik, interes talde, presio eta bestelakoek egiten dituztenak”.

Mirallesek ere erreferendumetik haratago begiratzen du; prozesu hau “botoetara itzuli da” lehenago “mugimendu herritarra” egon zelako. Kataluniako gizartearen aktibismo politikoa azpimarratzen du: “Ez soilik independentziaren kontuagatik, murrizketen aurkako borroka oso indartsua izan da, azkenaldiko greba orokorrak oso indartsuak izan dira, hau da, herriaren mobilizazio politikoaren gaitasuna bozka bat hautestontzi batean jartzetik haratago doa”.

1332949070_1

Hirugarren bidea

Baina Zubiagak beste parte-hartze mekanismo bat proposatzen du gizartearen nahia gauzatzeko Kataluniako prozesuan, “herri mailan, behetik gora eta udaletatik abiatuta prozesu konstituziogilea”. Zubiagaren hitzetan, prozesu horrek legedi propio baten garapena erabakiak hartzeko gaitasunaren garapena udaletatik hastea dakar, eta lanean hastea de facto estatu bat izango balira bezala udaletatik erabakiak hartzen, horrek suposatzen duen ikuspegi parte-hartzailearekin. EHUko irakaslearen arabera, “zenbait alderdik” bultzatzen duten bidea da hori; CUPek hain zuzen.

Mirallesen hitzetan mekanismo hoberena prozesu konstituziogile “parte-hartzaile eta herritarra” da; horren bitartez etorkizuneko Kataluniako Errepublika zentzuz eta edukiz doitzen da; galdera planteatzeko garaian, baiezkoa eman ezkero, ze Kataluniari baiezkoa ematen zaion zehazten da.

Esaterako, CUPek proposatutako prozesu konstituziogileak hainbat maila edukiko ditu, eta ahalik eta parte-hartzaileena izaten saiatuko; horretarako, udalak, herri mugimenduak, sektorekako mugimenduak, sindikatuak, bestelako antolakundeak, erakunde publikoak inplikatzen saiatuko dira, hau da, akordio sozial justuago bat lortzea litzateke helburua, berdintasunaren aldekoa, askeagoa, soberanoagoa. Finean, gizartea egituratzen duten muineko aspektu guztiak eztabaidatu nahi dituzte, CUPen esanetan, horiek beti etorri izan baitira Espainiako Estatutik edo Kataluniako eliteek beren kabuz adostu dituztelako. Gizartearen berdefinizio prozesu bat da, etorkizuneko Kataluniaren eraikuntza prozesua, edukiz betetzea, tresnaz doitzea, eta beste akordio sozial bat lortzea, zeinarekin gizartearen zati zabal bat eroso sentituko den. Ideia hori baina, parlamentura eramango litzateke, CUPek ez baitu nahi proiektu alderdikoi bat edo alderdi bakar bati lotutako proiektu politikoarekin lotu dadin; instituzio publikoen iniziatiba bilakatzea nahi dute, Kataluniako soberania jaso dezan.

Hasierara itzulita, Katalunian azken urteetan izandako eskari demokratikoak, Kataluniako nazioaren autodeterminazioa indarrean jartzea, eta mendebaldeko demokrazia ordezkatzailea eraberritzeko beharra, erantzuna jasoko lukete. Prozesu konstituziogilearen baitan, Kataluniak Espainiako Estatuarekin eduki nahi duen harremana zehaztuko litzateke, alde batetik. Eta bestetik, demokrazia ordezkatzaile klasikotik haratago, demokrazia forma berri eta sakonagoak eskainiko lizkioke bipartidismoaren amaiera iragartzen duten horiei. Azken urteetan Katalunia astindu duten fenomenoei irtenbide demokratikoa.

Erreportaje osoa: Katalunia demokrazia eske