Archivo del Autor: Goiuri Eceiza

Enlace

Egun on, antes de comenzar, queríamos daros las gracias por recibirnos y por facilitarnos la realización de nuestro proyecto. La diversidad es uno de los tres retos actuales, y más aun la diversidad de género. Pero todavía hay mucho desconocimiento sobre el tema, así que, si utilizamos términos incorrectos, no dudéis en corregirnos. 

Entendemos que una persona transexual es aquella que siente una identidad sexual que no coincide con su aspecto físico. En vuestro caso, ¿Cuándo empezáis a ser consciente de que la manera en la que tú te sientes no coincide con la manera en el que el resto te ve? Es decir, que tu cuerpo no coincide con tu identidad sexual.

Desde siempre. No hay un momento en el que empiezas a pensarlo, porque es algo que va contigo desde que naces y en el momento que tienes habla, lo verbalizas. No hay un momento de inflexión, esto no es algo que piensas con 20 años para complicarte la vida, es de siempre. Pero sí que es cierto que la gente lo ve así, porque la gente adulta ha hecho el cambio a partir de cierta edad y eso de fuera se ve como: “antes eras una cosa y ahora otra”. Pero la verdad es que siempre hemos sido lo mismo.

altavoz audio entrevista 1

Ahí entran en juego los roles de género, y la cultura ¿verdad?

S: Los roles de género influyen en cómo te educan, pero no influyen en cómo te sientes. De hecho, desde fuera nos viene una guerra, muchos creen que hay que eliminar los roles de género. Y es cierto que a las personas transexuales los roles te están “jodiendo”, pero cuando pegas el cambio, te agarras a esos mismos roles de género como a un clavo ardiendo, los quieres todos.

altavoz audio entrevista 2

Vosotros, como transexuales y como trabajadores de Errespetuz, ¿cómo veis la gestión de este tema? ¿Ha evolucionado? Por ejemplo, desde que se inauguró la Unidad de Trastornos de Identidad Sexual de Cruces.

S: De cara a educación hemos hecho cosas muy positivas, pero de cara a sanidad no.

A: Charlas en los colegios, meter como asignatura obligatoria en la Universidad tantas horas de diversidad… todo eso se ha ido haciendo y se está haciendo. Y es necesario, porque hasta ahora ha habido mucho desconocimiento.

altavoz audio entrevista 3

Ahora muchos expertos hablan del peligro de la sobre-explotación del tema en los medios. ¿Cómo veis eso vosotros?

S: Hay niños que tienen comportamientos que se asocian con el otro sexo, pero eso no quiere decir que sean transexuales. Ni que se sientan ser del otro sexo. Ni siquiera que sean gays o lesbianas. Un niño puede jugar con una niña, o una niña puede jugar con un niño, eso no quiere decir nada. Pero que salga en los medios, si, es muy positivo.

A: Porque así, por lo menos, los padres llaman y buscan ayuda, y ven que hay más casos. Si nosotros hubiéramos tenido eso, hubiéramos evitado 30 años de sufrimiento y de pegarnos contra nosotros mismos, contra los amigos, contra la pared, y contra todo.

altavoz audio entrevista 4

¿Y cómo veis todo esto de cara al futuro?

S: Yo creo que va a ir a mejor, de hecho ya ha ido a mejor. Antes venían a: “me pasa; yo vengo por mí”. Hasta que, de repente, nos encontramos un día que nos vino una pareja que nos dijo: “tenemos un niño que no sabemos si va a ser niña”. Y nos quedamos los dos asombrados.

A: Sí, va evolucionando. De hecho, cada vez se dice más temprano y cuanto más temprano se diga, mejor. Menos sufrimiento, el cuerpo cambia menos, porque le pones los bloqueadores, y evitas muchísimo sufrimiento.

Por eso animamos a los padres a que se pongan en contacto con nosotros; que no tengan miedo a preguntar. Ser transexual no es un trastorno, ni una enfermedad, es parte de tu ser. Hay que normalizarlo, somos y queremos ser parte de esta sociedad.

altavoz audio entrevista 5

Esperamos poder ayudar a normalizarlo, mediante trabajos como este. Eskerrik asko berriro ere, ha sido un placer escucharos y aprender.

Enlace

Generoa: generoak erreferentzia egiten die fenotipo desberdinetako pertsonei atxikitzen zaizkien arau kulturalei, ideologiei, eta jarrerei.

Sexua: estruktura anatomikoari eta ugalketa-aparatuari egiten die erreferentzia sexuak. Hau da, sexu-organoetan oinarritutako modelo binario bat jarraitzen du: gizonak eta emakumeak.

Intersex: anbiguotasun genitalarekin lotutako baldintzak jasaten dituzten pertsonak; hau da, sexu kromosmiko, gonadal eta anatomiko atipikoa duten pertsonak. Egun ez da kontzeptu hori erabiltzen eta ‘sexu garapenaren desordena’ terminoa hobesten da.

Genero-identitatea: bakoitzak emakume edo gizon izatearekin duen kidetasuna eta sentimendua, iraunkorra dena.

Genero-disforia: bakoitzaren genero-identitateak ez duenean ezarritako sexuarekin bat egiten.

Transgeneroa: lehenengoa jaiotzean ezarritako sexutik baztertzen diren pertsonak, eta beraz emakume edo gizon izatearen giza kontzepzioak hausten dituztenak izendatzeko erabiltzen da

Genero ez normatiboa: genero-disforia izan dezaketen umeei erreferentzia egiteko erabiltzen den terminoa.

Erreportajea irakurri hemen: Gorputza presondegi

GORPUTZA PRESONDEGI

Zer egingo zenuke zure 4 urteko semeak neska izan nahi duela esaten badizu? Eta 14 urterekin amaren arropa janztea nahi badu neska sentitzen delako? Genero-disforia duten pertsonen genero identitateak eta sexu biologikoak ez dute bat egiten. Arazoa haurtzaroan hasten da, eta nerabezaroan egoera konplexuagbihurtzen da.                                             Horrela hasi zen Maialenen kasua.

Kepak eta Arantzak poz handia hartu zuten guraso izango zirela jakin zutenean. Haurdunaldi gazi-gozoa izan zen, eta bederatzi hilabeteren ostean jaio zen Iñigo.

Haurraren lehen lau urteak normaltasunez igaro zituen familiak. Etxeko txikiak bere adineko beste edozein umek bezala jardun zituen urte horiek, bere hitzetan eta jarreran gauzak aldatu ziren arte.

Gabonak iristean Iñigok bere opariak jaso zituen, baina beste urteetan ez bezala ez zien jaramonik egin. Bazirudien gurasoek erositako kamioi eta tren jolasak ez zitzaizkiola intereseko iruditzen. Familian elkartu ziren, urtero bezala, eta mutikoak bere lehengusinen panpina berriekin jolastu nahi zuen. Ordutik aurrera Iñigoren gurasoak konturatu ziren bere mutikoak gizartean nesken jolas kontsideratzen zirenak zituela gustuko, ez ordura arte oparitzen zizkiotenak; ez zioten garrantzi handirik eman, ordea.

Gabon horien ostean gauzak asko aldatu ziren. Iñigok jada kontzientzia gehiagorekin hitz egiten zuen, bizi zuen errealitatearen nozioa zuen eta ispiluan ikusten zuena ez zitzaion gustatzen. Egoera horren berri ematen zien gurasoei. Hala ere, behin etxean “nik lehengusinak bezala, neska izan nahi dut” esan zuenean hartu zuten zentzua Iñigok ordura arte bidalitako.

46148_525626700803752_75501689_n

Kepak eta Arantzak ez zuten egoera inorekin partekatu. Internet bitartez hasi ziren haur eta hezkuntza foro ezberdinetan bizi zuten egoeraren inguruko informazioa biltzen, guraso askoren istorio eta kontakizunak topatzen. Bertan genero-disforia, transexualitatea, genero ez normatiboa, gay, transgenero eta ezezagunak zitzaizkien beste kontzeptu askoren berri izan zuten lehen aldiz. Baita LGTB kolektiboari buruzko informazio gehiago ere. Gizarteak orokorrean izan ditzakeen aurreiritziez eta estereotipoez ohartarazi ziren. Ordura arte ezezaguna zitzairen errealitatea ezagutzen hasi ziren. Baita ordura arte Iñigok bidalitako mezuak ulertzen hasi ere. Ezezaguna zitzaien egoera horren aurrean, laguntza profesionala bilatu behar zutela ohartu ziren.

Gai horietan aditua den psikologo batengana jo zuten: Jesus Estomba. Berak zein pausu jarraitu behar zituzten eta egoerari aurre nola egin azaldu zien; izan ere, genero-disforia duten haurrek mezu oso argiak bidaltzen dituzten arren, urteetan aurrera umeak duen eboluzioa gertutik jarraitu behar da, transexualitatea ez den beste errealitate batzuen aurrean egon daitezke eta.

Estombak Berdindu! erakundearekin jarri zituen harremanetan, Euskal Herriko transexualen egoera kudeatzeko Eusko Jaurlaritzak martxan jarri zuen erakundearekin. Bertan Sarai Montes eta Ares Piñeiro ezagutu zituzten, biak transexualak. Beraiei esker kontzeptu nahasmena argitzeko aukera izan zuten. Beharrezkoa da gaiarekin lotutako kontzeptu garrantzitsuenak ondo ulertu eta argi izatea.

Egoera bera bizi duten hainbat gurasoen esperientzia ezagutzeko aukera eskaini zien Berdinduk. Esperientzia horiekin beste ume askok zenbat sufritu izan duten ikusi zuten, eta Iñigok hori guztia ez jasatea zen helburu nagusia. Ordura arteko susmoak aurrera eginez gero eta Iñigo transexuala izanez gero, gurasoak egoera horretarako prestatu beharko liratekeela abisatu zitzaien.

Gurasoak kezkatuta bueltatu ziren etxera, prozesua zaila izango zelako, baina bazekiten txikiaren onerako izango zela; haurra zoriontsu izateko beharrezkoa zen.

Oraindik ere ondorioak ateratzeko goiz zen arren, gurasoek Berdinduko profesionalekin batera bidea eraikitzen hasi ziren. Iñigo agian ez zen Iñigo izango, txikiak betidanik neska zela sentitzeko aukera bertan zegoelako. Hala izanik, gurasoek azkar ulertu behar zuten txikiari erreferentzia egiteko erabiltzen ziren hitzak maskulinoan erabiltzeak mina sortu ziezaiokeela, erabiltzen den hiztegiak duen eraginaz ohartaraziz, adibidez.

Gainera, beste eskola guztietan gertatzen zen bezala, eskolan ez zegoen horrelako egoerarik kudeatzen jakiteko jarraitu zitekeen protokolorik. Irakasleek, egoera askotan, ez zekiten zer egin edota zein jarrera hartu egoeraren aurrean. Egoera berria baitzitzaien.

Berriro ere, asko lagundu zien Berdinduk; izan ere, beste ume, guraso eta irakasleei egoera ulertzen lagundu zien.

Iñigok sei urte bete zituenean guraso eta profesionalek gero eta argiago zuten transexuala zela. Urte horietan, txikiak, Maialen izena gehiago gustuko zuela zioen han eta hemen, eta profesionalen aholkuetan, Kepa eta Arantzaren txikia Maialen izaten hasi zen.

Ordurako, familiako gainontzeko kideak gaiaren inguruan informazioa jasoa zuten. Maialenek bere lehengusinekin egiten zuen jolas: arropa, panpina eta makillajearekin. Igarotako Gabonetan ere gurasoek egindako opariak gustukoago zituela adierazten zuen Maialenek, dena Berdinduko profesionalek zioten bezala ari zen gertatzen.

Zortzi urte bete zituenean jada neskato itxura zuen. Soineko, ile luze eta beste zenbait konplementurekin irteten zen kalera.

espejo

Eskolan, irakasle eta Berdinduko profesionalak gainean zeuden arren, batzuetan bere ikaskideen irainak jasotzen zituen. Gainontzeko umeek ez zuten ulertzen lehen Iñigo zen mutikoa nola izan zitekeen orain Maialen.

Neskatoak gauza asko lortu bazituen ere, eta zoriontsu zen arren, bazirudien beti zerbait gehiagoren beharrean zegoela. Ez zuen ongi ulertzen zergatik eskolako aldageletan ezin zen gainontzeko neskatoekin aldatu, zergatik komunera zihoan bakoitzean oraindik ere zutik egin behar zuen pixa gainontzeko neskatoek eserita egiten bazuten.

Pixkanaka konturatzen hasia zen neskato itxura lortu zuen arren, bere baitan, bere gorputzean, zerbait faltan sumatzen zuela. Berak oraindik ezin zuen ulertu.

Gurasoak egoera horretarako prest zeuden arren, adingabeen egoera juridikoa oso konplexua da eta ezer gutxi zuten egiteko. Maialenek hormonak hartuko zituen denbora gutxira, bere gorputzak hainbat aldaketa jasango zituen, baina hemezortzi urte bete arte itxaron beharko zuen fisikoki aldaketarik handiena egiteko: sexu aldaketa.

NERABEZAROA…

Nerabezaroan argi zuten guztiek Maialen transexuala zela. Maialenek geroz eta hobeto ulertzen zuen bere egoera, eta bazekien gauza batzuek denbora behar zutela.

ccoo-trans-educacion

Laguntza psikologiko handia jaso behar izan zuen ordea nerabezaroan zehar. Itxuraz neskatila zen eta horrela kontsideratzen zuten bere ingurukoek.

Hala ere, bere lagun guztiek bere lehen maitasun istorioak zituztenean, berak oraindik ezin zituen normaltasunez bizi. Zaila egiten zitzaion mutilari Maialen izan arren hanka tartean berak zuen berdina zuela azaltzea.

Harreman berriak egiterakoan, kontu handiz ibili behar izaten zen askok, bere ezjakintasun eta heldugabetasunagatik, iraindu eta min egiten ziotelako.

Nerabezaro konplexu baten ostean, Maialenek hemezortzi urte bete zituen eta bere urtebetetze eguna oso berezia izan zen. Ordura arteko guztiak prozesu luze bat osatzen zuen, baina egun hartatik aurrera beste prozesu luze eta konplexu bati emango zion hasiera. Sexu aldaketak laguntza psikologiko gehiago eskatzen zuen, bere gorputzak jasango zuen aldaketa handi horretarako prest egon behar zen Maialen.

HELDUTASUNA: OPERAZIOAREN ONDORENGO BIZITZA?

Maialenen istorioak amaiera zoriontsua izan duen arren, gure inguruan oraindik ere pertsona askok sufritzen dute aukeratzen ez duten egoera. Munduan, bere buruaz beste egitea izaten da transexual askoren irtenbide bakarra.  Datuak kezkagarriak dira.

mapa

Leelah Alcorn estatubatuarra izan da azkeneko biktima. 17 urteko transexualak bere buruaz beste egin zuen abenduaren 28an, ingurukoen onarpen ezak bultzatuta.  Genero-disforia errealitatearen parte bezala identifikatzea, XXI. mendeko erronka nagusietako bat da. Eta errealitatea denez, ez da ezkutuan eramateko ezer

Maialenen bizitzarekin identifikatuta sentitu bazara, edo genero-disforiaz gehiago jakin nahi baduzu, deitu Berdindu!-ren zenbakira: 675459317 edo 9434685

Erreportajea kontsultatzeko eta deskargatzeko klikatu hemen: Gorputza presondegi

Enlace

LGTB KOLEKTIBOA

lgbt-flag

 

LGBT (Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexual) pertsona homsexual, bisexual nahiz transexualen multzoa adierazteko sigla da. Sarritan, LGBTI mugimendua ere deitzen zaio “I”-a Intersexual hitzetik dator.

LGBT kolektiboak  asoziazio ezberdinak ditu Euskal Autonomia Erkidegoan. Gehitu zerbitzua, adibidez; hain justu LGBT-ren barnean egon daitezkeen pertsonei edota beren familiei informazioa eta laguntza eskaintzeko sortua. Espainian aipagarriena Federación Estatal de Lesbianas, Gays, Transexuales y Bixesuales da (FELGTB), Espainiako LGTB kolektiboari eta horien ingurukoei arreta eta laguntza zerbitzua.

Gehiturekin batera beste elkarte batzuk aurkitu ditzakegu, adibidez, Berdindu!. Pixkanaka administrazio publikoan toki hartzen saiatzen dira, errealitatea hau politikoki ere aitortua egon dadin, eta beste elkarte askok bezala egiten duten lanerako laguntza ekonomiko eta soziala jaso dezaten.

Erreportajea irakurri hemen: Gorputza presondegi