Archivo del Autor: Anne Galarraga

Herri bat, hainbat izate

Identitatearen auzia mundu mailan gaur egungo erronka handienetako bat da. Hori ez da bat-bateko gertaera bat izan, historian zehar hainbat alditan eman den  gatazka bat da. Horren adibide dira XIX. mendeko Europan, hala nola Alemanian, Italian, Jugoslavian… gertatu diren auziak.

Erronka horiek ez dira garai horretan hasi eta amaitu, egun ere jarraitu egiten duen auzietako bat da identitatearena; ikus Eskozia, ikus Katalunia edota Euskal Herria.

EUSKAL HERRIKO AUZIA

Euskal Herrian identitateen talka bat dago. Izan ere, gizartearen zati bat euskalduna sentitzen den bitartean, beste batzuk erdaldunak, eusko/erdaldunak edo baita ere kanpoko lurralde batekotzat dute beraien burua, baina, ez dira ezberdintasun horiek onartzen. Horrek bidea irekitzen die gatazkei, identitateen erronkari jarraipena emanez.

Zer da euskaldun izatea?

Hainbat elementu izan behar dira kontuan euskalduna zer den identifikatzeko. Zenbaitek faktore batzuei garrantzia gehiago ematen diete beste batzuei baino. Beraz, euskaldun izatea guztiz subjektiboa da.

Eustaten ikergaiak euskalduna euskararen erabileraren arabera identifikatzen du. Inkesta batek Autonomia Erkidegoan zenbatek hitz egiten duten euskara, zenbatek gaztelania eta zenbatek bi hizkuntza adierazten dituen emaitzak eskaintzen ditu (Ikus taula). Horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan gehienek gaztelaniaz hitz egiten dutela ikus daiteke, baina ezin da euskararen erabilera ukatu.

Euskal identitatea ez dute alderdi politikoek soilik islatzen, horren adibide da 2013. urtean sortu zen Gure Esku Dago dinamika. Egun, jendeak beharrezkoa ikusten du alderdi politikoetatik at dauden mugimenduen ekintzekin hastea.

Ainhoa Mendibilek Gure Esku Dago dinamikako komunikazio arduradunak dioen bezala, euskalduna euskaraz hitz egiten duen oro da. Hala ere, aniztasuna onartzen du identitatean, “bestela, nire albokoaren izatea ukatzen ari naiz, eta horrela ez dugu ezer eraikiko” dio Mendibilek. Bere ustetan lorpen handia izango litzateke norberaren identitateak bestearena ez baluke ukatuko, “baina, egun horrela funtzionatzen dugu: ni euskalduna naiz zu ez zarelako, edo ni hemengoa naiz zu ez zarelako” adierazten du. Jarrera hori aldatu beharrekoa dela dio Mendibilek.

Beraien helburua, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzea, kontuan izanik, Gure Esku Dagok hainbat ekimen eraman ditu aurrera. Ezagunena Giza Katea da, 150.000 pertsona biltzea lortu baitzuten.

gure_esku_dago_urbia_foto610x342

Eta politikoek zer diote?

Nahiz eta ondorengo alderdi politikoek, EAJ-PNV, PSOE, PP, EH Bildu eta UPyDk Legebiltzarrean Euskal Autonomia Erkidegoan euskal identitatea dagoela onartu, alderdi bakoitzak bere ikuspuntua du horren inguruan.

  • EAJ-PNV: Euskal Autonomia Erkidegoak identitate bat du, hau da,  euskal identitatea. Hori euskal kulturarekin lotzen da, hau da, hizkuntza, tradizioa, bizitzeko, lan egiteko, berrizteko, hazteko eta eboluzionatzeko moduarekin.Identitatea gizartearen elementu garrantzitsua dela esaten dute. Eta beraien printzipioetako bat da euskal identitatea mantendu eta defendatzea. Horren haritik, erabakitzeko eskubidearen alde azaltzen da EAJ-PNV. Urkulluren arabera: “Queremos avanzar en un proyecto político y jurídico compartido; un proyecto que desarrolle la formulación del ‘derecho a decisión y su ejercicio sujeto a pacto’ y a la búsqueda de su legitimación social”.
  • PSOE: Espainian identitate espainiarra gailentzen da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ere honek du garrantzia. Euskara eta gaztelania hizkuntza ofizialak direla defendatzen dute, baina azken hizkunt- za hori da garrantzia duena. PSOEk bere programan identitate espainiarrari egiten dio erreferentzia alor askotan: hizkuntza, hezkuntza, politika, ekonomia, sozietatea, aurrerakuntzak eta ingurumena besteak beste. Erabakitzeko eskubideari dagokionez, hori negatibotzat hartzen du: “«bajo el eufemismo del derecho a decidir», proyectos rupturistas que llevan a la «construcción nacional» y a la división de los vascos”.
  • PP: Alderdi honek EAEan bi hizkuntza ofizial daudela aipatzen du. Baina, gaztelania da beraien ustetan harremanak sortzeko bitartekaria. Identitatea determinatzeko hizkuntza hartuz gero faktoretzat, PPren ustez, espainiarra izango litzateke gailenduko zena. Inbestiduran (ikus bideoa), Basagoiti erabakitze eskubidearen aurka azaldu zen. Beraz, alderdi politiko hau ez dator PNV eta Bilduren jarrerarekin bat.
  • EH BILDU: Euskara euskal identitatearen oinarria eta kulturaren pilare garrantzitsuenetako bat dela uste du Bilduk. Gutxiek hitz egiten duten hizkuntza denez, alderdi politiko honen helburua da euskara bultzatzea. Beraien eginkizunen artean dago euskara hizkuntza politika berri bat eraman nahi izatea.Erabakitze eskubidea defendatzen dute, Mintegik adierazten duen moduan: “erabaki ahal izatea biziraupen kontua, ez da aukera, behar izana da”. Horren haritik, demokrazia hautestontzietan lortzen dela defendatzen du.
  • UPyD: Alderdi politiko honek ez du euskara Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialtzat kontsideratzen. Gaztelania da euskaldunek hitz egin beharko luketen hizkuntza. Euskarak ez luke diru-laguntzarik jaso behar, kostu handi horiek beste alor bat- zuetara bideratu beharko lirateke- ela defendatzen dute. Adibidez, Euskal txartelaren aurka azaltzen UPyDk 2012ko Legebiltza- rrean Euskadiren erreforma eta LTHren erreforma eskatu zuen, batzorde orokorrak eta aldundiak kentzea eta udaletxeak bateratzea. Horrek, Urkulluren hitzetan Eus- kadiren zentralizazioa ekarrikoluke, “planteatzen dutena gure herriaren izaera galtzea da” dio.

    Ikus erreportaje osoa